12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarreraegin zituen eta beste batzuetan 3-5 ordukoak, fronte hotz batekin egin baitzuentopo. Bestalde, birigarroak bere bidean zehar norabide aldaketa txikiak egin zituelaikusi zen eta zeruak guztiz lainotuta egoteak bere orientazio-gaitasunean inolakoeraginik ez zuela ere frogatu zen.Hegaztiaren atzetik joan beharrean, segimendua satelite artifizialen bidez egiteaahalbidetzen duten teknikak ere garatu dira berriki. Horretarako erabiltzen direnirrati-transmisoreak dezente astunagoak dira (45 g inguru pisatzen dute txikienek)eta hegazti handiei soilik jar dakizkieke, baina hainbat hilabetez funtzionatzendute eta hegaztiaren atzetik joan beharrik ez dagoenez, itsaso zabalean ibiltzendiren hegaztien segimendua egiteko balio dute. Teknika berri horiek albatrosen etaekaitz-txorien segimendua egiteko erabili dira orain artean. 1990ean, adibidez,txita jaio berriak bazkatzen ari ziren Diomedea exulans espezieko sei albatrosensegimendua egin zen. 10-12 kg pisatzen zuten albatros haiei 180 g-ko transmisoreakjarri zitzaizkien eta horiek satelitera igorritako seinalea Frantziara bidali zen.Era horretan, Frantziatik segi ahal izan ziren Indiako Ozeanoan zebiltzan hegaztienjoan-etorriak eta informazio berri asko bildu ahal izan zen. Besteak beste,janari bila egindako irteera bakar batean, albatrosek 3.500 eta 15.000 km bitarteanegiten zutela ikusi zen eta egun bakar batean 900 km egiteko gai zirela jakinzen (horretarako 80 km/h abiaduran hegan egin behar izan zuten hainbat orduz).Horretaz gain, albatrosek gauez ere hegan egiten zutela frogatu zen lehen aldiz.Sistema hau, dena den, garestia da oraindik ere, baina teknologia hobetu ahala,espezie gehiagotan erabili ahal izango diren transmisore txiki eta merkeagoak lortukodirela espero da eta, gainera, transmisore berriek hegaztiaren egoera fisiologikoariburuzko datuak (gorputz-tenperatura, bihotz-taupaden maiztasuna, etab.)bildu eta transmititu ahal izango dituztelako esperantza dago.1.3.4. Eraztun bidezko markaketaMigrazioen ikerketan gehien eragin duen metodoa eta etekinik handiena eskainiduena eraztun bidezko markaketa izan da. Ia ehun urteko historia duen metodohau mundu guztian erabili da kasik eta beste edozein metodok baino informaziogehiago eman du hegaztien migrazio-bide, negutze-eskualde, migrazio-sasoi etamigrazio-estrategiei buruz.Sistema honen funtsa oso sinple eta ezaguna da. Lehenik, hegaztia bizirik harrapatubehar da. Ondoren, harrapatutako aleari buruzko hainbat datu garrantzitsuapuntatzen da, hala nola, hegaztia harrapatu den lekua, zein espezietakoa den,17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!