12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera1.3.5. Laborategietan zein naturan egindako esperimentuakLaborategietan egindako esperimentuek ere garrantzi handia izan dute migrazioenikerketan. Gehien erabili den metodoetako bat ezinegon migratorio deritzonarenazterketa izan da. Ezinegon migratorioa kaioletan sartutako hegazti migratzaileekmigrazio-garaian nozitu ohi duten egoera da. Barne-estimuluek eraginda,hegazti horiek aurrera eta atzera saltoka eta hegan ibiltzen dira etengabe eta osomaiz astintzen dituzte hegoak pausatuta daudenean. Egoera hori bereziki nabariada gauez migratzen duten hegaztietan, eguzkia sartutakoan, normalean bezalaatseden hartu ordez, oso aktibo izaten baitira. Portaera horren intentsitatea neurtuz,hegazti migratzaileen portaerari buruzko oso informazio garrantzitsua lortuda, kaiolan sartutako hegaztien ezinegon migratorioa espezie bereko ale askeenportaera migratorioaren islada baita.Gaueko aktibitatea(ordu-erditan)12001000GHH800DF600E400BE2000AC1000 2000 3000 4000 5000 6000Migrazioarendistantzia(km)1.1 irudia. Gauez migratzen duen hainbat hegaztiren ezinegon migratorioak irauten duen denbora eta hegaztihoriek beren migrazioetan egiten duten distantzia konparatzen dituen grafiko honetan ikus daitekeenez,korrelazio handia dago ezinegon migratorioaren iraupenaren eta migrazio-distantziaren artean. Oso migrazioluzeak egiten dituzten hegaztiek oso ezinegon migratorio luzea erakutsi dute laborategian eta alderantziz.Txio horiak, adibidez, Afrikako hegoalderaino migratzen du Europatik eta 3 edo 4 hilabete behar izaten ditubidaia hori egiteko. Hegazti horren ezinegon migratorioak 4 hilabete baino gehiago irauten ditu. Txio arruntak,aldiz, Afrikako iparralderaino soilik migratzen du eta hilabete 1 edo 2 behar izaten du horretarako.Hegazti honen ezinegon migratorioa 60 egun ingurukoa da. A = txinbo sardiniarra, B = etze-txinboa, C = txinboburubeltza, D = txinbo kaskabeltza, E = txio arrunta, F = txinbo papargorrizta, G = baso-txinboa etaH = txio horia (txio arruntaren eta txio horiaren datuak baldintza desberdinetan neurtu zirenez, bi emaitzadesberdin ageri dira espezie horien kasurako). (Iturria: Gill 1990).19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!