12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Radar bidezko behaketa asko egin den lekuetan (Estatu Batuetan, Suedian etaBritainia Handian, nagusiki) fenomeno migratorioa askoz hobeto ezagutzeko balioizan duen informazio ugari bildu da. Metodo hau oso baliotsua izan da, adibidez,gaueko migrazioak zein garrantzitsuak diren jakiteko, eguraldiak migrazioetanduen eragina aztertzeko edo hegaztien hegan egiteko moduari eta aerodinamikariburuzko teorien balioa egiaztatzeko.Radarrak baditu, dena den, bere alde txarrak. Oso zaila izan ohi da, ia beti, radarrakzein espezietako hegaztiak detektatu dituen jakitea. Segimendu-radarrek jasotakoirrati-seinaleen modulazioa aztertuz, detektatutako hegaztiek hegoak nolaastintzen dituzten jakin daiteke eta horrela, hegaztiak zein tamainakoak direnjakin daiteke normalean eta zein taldekoak diren asko jota, baina, gehienetan, ezdago zein espezietakoak diren jakiterik. Ondorioz, ezin da jakin detektatutakohegaztiak distantzia handiak edo distantzia laburrak egiten dituzten espezietakoakdiren eta urrutitik etorritako hegaztiak edo inguruko populazioetako kideak diren.Arazo hori radar bidezko behaketak behaketa zuzenekin konbinatuz konpondaiteke neurri handi batean eta, gainera, informazio interesgarri gehiago lor daitekeera horretan. Radarrak detektatutako hegazti-multzoak kontatuta eta behaketazuzenen bidez multzoen batezbesteko tamaina kalkulatuta, hegazti migratzaileenpopulazioen tamaina estima daiteke. Teknika horrek Eskandinavian ugaltzen denkurrilo-populazioa 10.000 eta 30.000 ale bitartekoa dela kalkulatzeko etaSuediako hegoaldetik, urtero, milioi eta laurden pagauso pasatzen dela jakitekobalio izan du, besteak beste.1.3.3. Irrati-transmisoreen bidezko segimendua eta satelite bidezko segimenduaAzken urteotan, garapen handia izan du, halaber, irrati-transmisore txikiak erabilizhegaztiei egindako segimenduak. Gaur egun, 1-2 g besterik pisatzen ez dutenirrati-transmisoreak egiten dira. Transmisore horiek hegaztien bizkarrean jar daitezkeeta igortzen duten seinalea hainbat kilometrotara jaso daiteke irrati-hartzaileeta antena egokiaren laguntzaz. Azken bi tresna horiek hegazkin edo automobilbatean jarriz gero, migratzen ari den hegaztiaren atzetik joan daiteke ikerlaria etaibilbideari, abiadurari, atseden-lekuei eta abarri buruzko informazio baliagarria lordaiteke. 1987ko udaberrian, adibidez, W.W. Cochran ikerlari estatubatuarrakCatharus ustulata espezieko birigarro baten segimendua egin zuen. Illinoisenharrapatutako 39,8 g-ko birigarroari, 1,3 g-ko irrati-transmisorea jarri zitzaion etaaste betez jarraitu zen bere bidaia. Denbora horretan, hegaztiak 1.500 km eginzituen; gau batzuetan (espezie horrek gauez migratzen du) 8 orduko hegaldiak16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!