12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Azken hamarkadetan, migrazio-garaian hegaztietan gertatzen diren aldaketametabolikoak, dieta-aldaketak eta portaera-aldaketak, hegaztiak migratzera bultzatzendituzten kontrol-mekanismoak eta hegazti migratzaileak ez--migratzaileetatik bereizten dituzten moldapen morfologiko, fisiologiko eta portaerazkoakere ikertu dira laborategietan, baina gehien ikertu den hegazti migratzaileenezaugarria orientazio-mekanismoak izan dira, ezbairik gabe.Horretarako, hiru eratako metodoak erabili dira: hegaztiak naturan behatzea,aske bizi diren hegaztiekin egindako esperimentuak eta orientazio-kaxen laguntzazegindako esperimentuak.Naturan, hegaztien ugal-eskualdearekiko, negutze-eskualdearekiko etamigrazio-bideetan zehar topatzen dituzten atseden-lekuekiko atxikimendua neurdaiteke hegazti markatuak erabiliz eta, era horretan, zein zehaztasunez orientatzendiren jakin daiteke. Bestalde, radarra eta behaketa zuzena erabilita, espeziebereko ale edo multzo desberdinek aukeratutako norabideak konpara daitezke etahegaztiek erreferentzia gisa erabil ditzaketen ibai, mendikate, itsasertz eta abarrengarrantzia azter daiteke.Aske bizi diren hegaztiekin egindako esperimentuei dagokionez,desplazamendu-esperimentu deritzenak errepikatzen dira gehien. Esperimentuhorien funtsa oso sinplea da: ugal-eskualdean harrapatutako hegazti migratzailezein ez-migratzaileak harrapatu diren lekutik hainbat kilometrotara eramaten diraeta aske uzten dira. Gero, ugal-eskualdera itzultzen diren edo migrazio-garaiabada, negutze-eskualderako bidea aurkitzeko gai diren ikusten da. Era horretakoesperimentuak egiteko gehien erabili den espeziea uso mezularia izan da. Usohori ez da migratzailea eta ezta bere arbaso hurbilena (haitz-usoa) ere, baina bereusategia aurkitzeko gaitasun handia duela erakutsi du eta orientatzeko eta nabigatzekogaitasunari buruzko zalantza ugari argitzeko balio izan du.Azkenik, orientazio-kaxa deritzenetan egindako esperimentuak hegaztien ezinegonmigratorioaz baliatzen dira. Ezinengon migratorioa duten garaian, hegaztimigratzaileek nahiago izaten dute norabide batzuetan mugitzea, beste batzuetanmugitzea baino eta aukerako norabide horiek sasoi horretan migratzen ari direnespeziekideen bidaiaren norabidearekin bat etortzen dira neurri handi batean.Nola orientatzen den jakiteko, hegaztiak horretarako erabiltzen bide dituen erreferentziakmanipula daitezke laborategian eta baldintza berrietan zein norabideaukeratzen duen beha daiteke. Zazpigarren atalean ikus daitekeenez, orientazio--tresnei buruzko informazio erabilgarri asko eskaini du metodo honek.20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!