12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gin duten kausez arituko gara. Laugarren atalean, atalik dentsoenean, hegaztienlokomozio-moduak aztertuko ditugu, hau da, hegaztiek nola, zein abiaduran etazein altueratan migratzen duten ikusiko dugu eta fisikariei “lapurtutako” hainbatideia eta eredu erabiliz, lokomozio-modu horiek erabiltzearen zergatia azaltzensaiatuko gara. Bosgarren atalean, hegaztiek horren bidaia harrigarriak egitea ahalbidetzenduten moldapenak aztertuko ditugu; seigarrenean, hegaztiak bidaiarakonola prestatzen diren eta, zazpigarren atalean, hegaztien migrazioez ihardunezgero ezinbestean aztertu behar den arazoaz arituko gara, hegaztien orientatzekoeta nabigatzeko gaitasunaz, alegia. Azkenik, zortzigarren atalean, hegazti migratzaileekzein kontserbazio-arazo dituzten eta arazo horien kausak zein diren ikusikodugu.1.1. Zer da migratzea? Zenbait definizioMigrazioez hitz egin baino lehen, migratzea zer den definitzea komeni zaigu.Hegaztiak etengabe ibiltzen dira leku batetik bestera (janari bila, habia egitekomaterial edo leku bila...) eta sarritan, oso distantzia luzeak egiten dituzte, bainanekez esan genezake bidaia horiek guztiak mugimendu migratorioak direnik. Zeinda, beraz, hegaztien migrazioen ezaugarri bereizgarria? Nola defini daitezkehegazti-migrazioak?Zenbait definizioren arabera, migratzea “unitate espazial batetik bestera mugitzea”da. Begien bistakoa denez, “unitate espazial” kontzeptuak zer adierazi nahiduen zehatzago finkatzen ez den bitartean, joan-etorri guztiak migrazio liratekedefinizio horren arabera eta, esan berri dugunez, gehiegizkoa iruditzen zaigu horihorrela denik pentsatzea.Askoz gehiago erabiltzen den beste definizio batek dioenez, migrazioak hegaztiakugaltzen diren lekuaren eta negua igarotzen duten lekuaren arteko joan--etorriko bidaia periodiko eta aurresangarriak dira. Esan beharrik ez dago, definiziohori oso ongi egokitzen zaiola gutariko gehienok ezagutzen dugun migrazio--motari, baina hori, arruntena izanda ere, ez da hegaztien artean aurki daitekeenmigrazio-mota bakarra eta, beraz, migrazio kontsidera daitezkeen bidaia-motaguztiak, edo ahalik eta gehien behintzat, hartuko dituen definizioren bat nahibadugu, beste definizio zabalago bat bilatu beharko dugu.Migrazioena oso fenomeno konplexu eta dibertsoa denez eta dibertsitate horiguztia definizio bakar batean laburbiltzea ia ezinezko lana denez, autore batzuek10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!