12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarreranahiago izan dute fenomeno migratorioa definitzeko lagungarri izan daitekeenhainbat irizpide zehaztu, migrazioak zer diren zehazki definitu baino. Irizpidehoriek ondokoak dira:1.- hegaztia leku batetik bestera joatea, baina bidaiaren iraupena janari bila egitendituen joan-etorriena baino handiagoa izatea;2.- mugimenduak norabide jakin bat izatea eta hegaztia janari bila dabileneanbezalakoa ez izatea, hau da, norabide aldakorrekoa ez izatea;3.- hegaztia migratzen ari den bitartean migrazioa eragotz lezaketen estimuluei ezerantzutea, baina, ondoren, estimulu horiei ematen zaien erantzuna biziagotzea(migratzen ari den bitartean jateko leku egokiak aurkitu arren, hegaztiajatera ez gelditzea, baina, hegaldia amaitutakoan, bidaian agortutako energierreserbak berreskuratzeraino jatea, adibidez) eta4.- irten baino lehenago eta heldu eta gero portaera bereziak agertzea.Lau irizpide horiek jarraituz gero ere, kanpoan utz genezake migrazio-motarenbat edo beste (migrazio bertikal gehienak, adibidez, ez datoz lau irizpide horiekinguztiz bat), baina hori beti gertatuko zaigu. Migrazioak continuum baten muturretakobat dira eta ez zaigu beti posible izango migrazioak janari bila egindako joan--etorrietatik bereiztea. Continuum-aren muturreko kasuetan (aurreko paragrafoanadierazitako definizioarekin bat datozenetan, adibidez) argi jakin dezakegu migrazioezedo janari bila egindako mugimenduez ari garen, baina batzuen eta besteenezaugarriak dituzten tarteko kasu asko dago eta horietan ezin da inoiz denengusturako erabakirik hartu.Horregatik, liburu honetan ez gatzaizkio aipatu definizio horietako bakar batilotuko. Gure helburua hegazti-migrazioen ahalik eta ikuspegi zabalena emateadenez, migraziotzat hartu izan diren mugimendu guztiak izango ditugu kontuan,besterik gabe.1.2. Zergatik migratu?Guztira 9.000 hegazti-espezie inguru bizi dira munduan eta horien erdiak, gutxigorabehera, migratu egiten du. Aipagarria da gainera, hegaztien artean oso arraroakdirela ingurune-aldaketei aurre egiteko bestelako estrategiak. Ugaztun etanarrastien artean aski arrunta den hibernazioa, esaterako, ia ezezaguna da hegaztienartean. Izan ere, neguan hibernatu egiten duen hegazti-espezie bakarra aurkituda orain artean, Phalaenoptilus nuttallii izena duen zata iparramerikarra hainzuzen ere. Espezie horretako aleek hiru hilabete pasa ditzakete hibernatzen horre-11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!