12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrerajarri da martxan azken urteotan, herri horretan nahikoa arazo larria diren hegaztieta hegazkinen arteko talkei konponbidea bilatzearren 1 .Gauez migratzen duten hegaztien kasuan, zailagoa da behaketa zuzenak egitea,iluntzean edo egunsentian ez bada ezin baitira hegazti horiek migratzen ikusi.Arazo hori konpontzeko ornitologoek erabili duten tekniketako bat ilargi betearibegiratzea da. Prismatikoen edo teleskopioaren laguntzaz ilargiari begiratuz gero,migratzen ari diren hegaztien soslaiak ikusten dira eta hainbat kalkulu eginda,hegazti horiek zein norabidetan zihoazen jakin daiteke. Hala ere, oso trebeziahandia behar da soslaia soilik ikusita hegaztiak ongi identifikatzeko eta, gainera,nahikoa kalkulu zailak egin behar dira hegaztiek daramaten norabidea jakiteko.Horren ondorioz, gaur egun ez da oso maiz erabiltzen metodo hori.1.3.2. Radar bidezko behaketakGaueko migrazioak ikertzeko arazoa 1950eko hamarkadan hasi zen konpontzen,ornitologoak radarra erabiltzen hasi zirenean, hain zuzen ere. Orduz geroztik,migrazioak ikertzeko ezinbesteko tresna bilakatu da radarra eta behaketa zuzenakutzitako hainbat hutsune bete ahal izan da. Izan ere, prismatikoak edo teleskopioakerabili arren, ezin dira oso altu pasatzen diren hegaztiak ikusi eta, bestalde,behatzaileak puntu gutxi batzuetan kontzentratzen direnez, ohiko behalekuetatikkanpo gertatzen denari buruzko berri gutxi izaten da. Radarrari esker, arazo horiekgainditu dira eta, gainera, hegaztien altuerari, norabideari eta abiadurari buruzkodatu fidagarri asko lortu dira.Gaur egun, bi radar-mota desberdin erabiltzen dira migrazioak ikertzeko:zaintza-radarrak eta segimendu-radarrak. Lehenek oso eremu zabala hartzen duteeta ondorioz, oso zeru-zati handian eta altuera desberdinetan migratzen ari direnhegaztiak detektatzeko balio dute, baina, ordainetan, ez dute detektatutako hegaztienaltuera jakiteko balio. Segimendu-radarrek, berriz, askoz eremu estuagoa hartzendute eta horri esker, hegazti edo multzo bakar bat detektatutakoan, bere posizioa,altitudea, norabidea eta abiadura ezagutzea ahalbidetzen dute. Gainera,multzo edo hegazti bakar bat denbora luzez segitzeko erabil daitezke.1 Hegazkin-trafikoa hazi ahala, larriagotu egin da hegazti eta hegazkinen arteko talken arazoa. Diru-galera handiez gain, hegazkinetakobidaiarien bizitza arriskutan jarri dute talka horiek behin baino gehiagotan eta aireko segurtasunaren ardura dutenagintariak kezkatuta daude. Hegaztiek noiz, nola eta nondik migratzen duten jakiteak arazo horiek saihesten edo gutxiagotzenlagun dezakeenez, hegazkin-konpainiek eta aireko segurtasunaren arduradunek hegaztien migrazioak ikertzea helburuduten proiektu asko bultzatu dute eta teknologiarik aurreratuenak jarri dituzte ikerlarien eskuetan.15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!