02.03.2014 Views

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gainera, nahiko argi ikusten da landare hauek egun hain bakanak eta mugatuak izatea ez dela gizakiak

haren eremu naturala txikitu izanaren ondorio; aitzitik, horren eragileak oso ondo ezagutzen

ez diren faktore biogeografikoak dira. Faktore horien eraginez, landareak babesleku egokietan

bakartuta gelditu dira. Berez klima hotzetakoak diren zenbait espezie EAEko zenbait menditan

bakartuta gelditu ziren, azken glaziazioaren izotzek atzera egin zutenean. Egun, espezie horiek

banaketa-area nagusia oso iparraldera dauden latitudeetan edo mendi askoz garaiagoetan dute.

Badirudi alderantzizkoa gertatu zela olibondo basatia eta iratze subtropikal batzuk bezalako espezie

hozberekin. Izan ere, euskal kostaldean daudenak, klima egungoa baino epelagoa zen garaietako

erlikiak direla dirudi.

Interes Bereziko landareak ez dira aurreko hiru taldetakoak bezain bakanak, baina balio

zientifiko eta kultural handia daukate. Horietako batzuk oso eremu txikietako endemismoak dira

eta, batzuetan, EAEn daukate mundu-mailako banaketa-muga. Beste batzuk iraganean gizakiak

erabili zituen, eta egun bakandu egin dira, populazio ezagun asko espoliatu direlako.

Duela oso gutxi, 2000. urtearen bukaeran, Espainiako Flora Baskularraren Zerrenda Gorria

delakoa argitaratu zen. UICNko Espainiar Batzordearen Flora Komisioak egin zuen. Zerrenda horretan,

Espezie Mehatxatuen Euskal Zerrendan katalogatutako 19 landare sartzen dira. Arriskuan

kategorian, zerrenda horrek EAEn katalogatutako hiru espezie sartzen ditu (Carpinus betulus, Culcita

macrocarpa eta Galium arenarium), bai eta indarrean dagoen Euskal Zerrendan katalogatu ez

ziren beste bi espezie ere (Rhynchospora fusca eta Scirpus pungens). Zerrenda horrek Kalteberak

kategorian, EAEn katalogatutako 17 landare sartzen ditu (Aconitum variegatum –pyrenaicum

subsp.–, Alyssum loiseleurii, Apium graveolens subsp. Butronensis, Armeria cantabrica –vasconica

subsp.–, A. euscadiensis, Carex hostiana, Cochlearia aragonensis, Drosera longifolia, Hymenophyllum

tunbrigense, Lathyrus vivantii, Limonium humile, Narcissus pallidiflorus (N. pseudonarcissus

taldea), Potentilla fruticosa, Prunus lusitanica, Soldanella villosa, Sorbus hybrida,

Trichomanes speciosum). Datu Urrien kategorian EAEn katalogatutako bi espezie ageri dira

(Chamaesyce peplis, Salicornia dolichostachya). Horiez gain, nahiz eta EAEn ageri diren, erkidegoaren

zerrendan ez dauden bost espezie ere sartzen ditu (Dryopteris aemula, D. guanchica,

Gymnadenia odoratissima, Linaria supina –maritima subsp.–, Scirpus triqueter). EAEn berriki desagertu

direla uste den 12 landareetako bi aipaturiko Zerrenda Gorrian ageri dira (Astragalus baionensis

eta Silene uniflora –thorei subsp.–); biak kostaldeko hareatzetako berezko taxonak dira.

Horretan interesatuta daudenek EAEko lurraldeetan katalogatuta dauden landareak ezagutu

ahal izatea da liburu honen xedea. Horretarako, espezie bakoitzaren deskribapena eta koloretako

irudia daude, banakako fitxetan antolatuta eta mehatxu-mailaren arabera ordenatuta. Lehenik

eta behin, landare bakoitzaren izen zientifikoa adierazten da eta, ondoren, izen herrikoia, ohikoa

baldin bada. Landarea Estatuan edo Europan bestelako babes-egoera batean baldin badago, hori

ere aipatzen da, baina laburtuta izendatu dira (92ko Habitat Arteztaraua, 95eko Errege Dekretua,

90eko Katalogo Nazionala eta 00ko Zerrenda Gorria).

Testuetan informazioa hiru ataletan banatzen da. Lehenengoak beharrezko datuak ematen

ditu, koloretako irudien laguntzaz, katalogatutako landarearen morfologia eta biologia zein den

jakiteko. Ondoren, landareen banaketaren informazioa ematen digu, banaketa orokorrari dagokiona,

bai eta EAEko eta inguruko lurraldeei dagokiena ere. Horrez gain, espezieen beharrizan

ekologikoei buruzko aipamen txikia egiten da. Mapatxo sinple batek gure autonomia erkidegoan

landareak duen banaketa adierazten digu. Jakina, landareen kokapen zehatza ez da inoiz ere

eman. Azkenik, landare bakoitzaren arazo zehatzak aztertzen dira, eta espeziea kontserbatzeko

aipamen batzuk ere egiten dira.

SARRERA • INTRODUCCIÓN 27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!