11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

738 EUSKERA – LIII, 2008, 3

arin tzen . Leku-izenen arauzko erak ematean, beraz, ez dugu hautazko generikorik

gaineratu behar eta halaxe jokatu dute Bermeoko toponimia liburuko

egileek, aipatu testuan esaten dutena esaten dutela ere . Lan horretan ari tzen

denak generikoa, ageri baldin bada, toponimoaren parte den ala ez neurtu

behar du, tradizio ida tzian eta hiztunen erabileran oinarriturik .

Honen harira, eta toponimoen benetako zati diren generikoetara mugatuz,

nor ausar tzen da Errekabal tze (1054-1055 . orr .) edo Portuzarra (274-276 . orr .)

bezalako toponimoen espezifikoa eta generikoa bereizten? Nork esango digu

zein den espezifikoa Beko zubi txu (869 . or .) edo Goiko gaztañadi (651 . or .)

bezalako leku-izenetan? . . .

NORMALIZAZIOA ETA HERRITARREN KULTURA

Liburuan erabilitako Normalizaziorako irizpideak izeneko atalaren barruan,

honako hau irakur dezakegu:

«Normaliza tzeko orduan, kontuan hartu beharreko beste aspektu bat, lekuan

lekuko erabil tzaileen onespena da: Bermeoko toponimia ahoan erabiliko dutenak,

batez ere bermeotarrak direnez, ez li tzateke egokia izen normalizatuak herritarrek

erabil tzen dituzten formetatik (okerrak ez badira behin tzat) gehiegi urrun tzea»

(44 . or .) .

Aspaldisko hasi ginen Euskal tzaindiaren Onomastika ba tzordetik beretik

ere, toponimia ikerketetan eta leku-izenen arauzko erak finka tzerakoan, lekuan

lekuko herritarren parte har tzea bul tza tzen . Ideia horren a tzean, ordea, goiko

lerroen egileek uste baino arrazoi sakonagoak eta konplexuagoak daude . Helburu

hori bila tzen dugunean, gure asmoa ez da zehazki, albait eragozpenik

gu txiena eragitearren, herritarrek gauzak esaten dituzten moduan idaztea .

Hizkun tzari orain arte izan ez duen duintasuna ematea eta hiztunek darabilten

edozer kultu tzat har tzea ez dira gauza bera . Euskara hizkun tza normal

bihurtu nahi izatea eta kulturaren demokratizazio orokorra ez dira elkarren

kontrako helburuak . Euskal Herrian, kontrara, muturreko bi joera nagusi antzematen

ditugu euskararen normalizazioan lanean ari direnen artean:

– Herri-mailan erabil tzen dena erregistro kultu bezala hartu, hizkun tzaren

eramaleak beren ohiko paradigma anormalizatuan eroso senti tzen segi

daitezen,

ala

– Hizkun tza estandarizatua baliatu eta herri-erregistroak mesprezaturik,

prestigiodun klase kultu berria sortu .

Ho ts, kulturaren demokratizazioa eta populismoa pinta tzen zaizkigu alderdi

batean eta adituen jarduna eta elitismoa kontrako muturrean .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!