11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

758 EUSKERA – LIII, 2008, 3

arauzko grafia . Hala ere, guk Basogalant dokumentatuagoari emango

genioke lehentasuna .

Aranburukoerreka (419 . or .): Erabileran beti konplikatuagoa den genitibo

egitura saihe ts zitekeen, dokumentazioan ere aurki tzen den Aranburuerreka

proposatuz .

Araneko larre (421 . or .): Generikoari larre i txura ematea, joera estandarizatzailea

da, euskara batuaz ematea alegia . Bizkaiko hizkeren usadio tradiziozkoan

behin tzat –oraindik ere bizirik–, izen horren era mugagabea

larra da, muga tzailea jaso tzean larra + -a > larrea disimilatua bilaka tzen

dena . Hala bali tz, deklinabide jatorrerako, larrea, baina larran, larrako,

larratik, larrara . . . erabili behar da . Hala ere, ditugun lekuko tza urriek argi

erakusten dute kasu honetan muga tzailerik ez dagoela eta, beraz, arauzkoa

Araneko larra mugagabea da .

Arbal tze (421-422 . orr .): Paragoge moderno hori ez da jarri behar . Ikus daitekeenez,

Bermeon ere hura gabeko aldaera jatorra bizirik dago oraindik .

Aurreko osagaia ahoz Ar- jaso tzen da, baina ida tziz beti A tx/As- . Guk

Asbal tz hobe tsiko genuke .

Areaga (422 . or .): Oso da sinesgarria -aga a tzizkiarena, baina ditugun datuekin

ezin da seguru tzat eman . Guk, badaezpada ere, Area emango genuke,

Demikuko leku izenkidearekin erlazioan ezin jar badaiteke behin tzat

(789-790 . orr .) . San Pelaioko Areagako basoa (944 . or .) eta Areagako

landa (944-945 . orr .) izenek ere ez dute -aga horren lekuko tza sendorik .

Ikus beherago .

Arezti eta Areztisolo (422-423 . orr .): Mendebaldean Aresti- da arauzko grafia .

Euskalki horretan Are tx da aldaera jatorra (< Arei tz) . Eratorrietan, haren

ondoren kon tsonantea dagoenean -x- > -s- gerta tzea oso normala da, tradizio

onomastiko ugaria ekarri duena . Deitura horren tradizio onomastiko

bakarra Aresti da . Kontrara, nekez aurkituko dugu -z-z eskualde hauetan .

Axgane (424-425 . orr .): 1851n dokumenta tzen den arren, paragogerik gabe

eman behar da arauzko grafia, Axgan alegia . Honen deklinabideaz, ikus

gorago Ari tza txugane (363 . or .) . Hala ere, Telleria, Planta txu edo

E txezuri ere eskain litezke, agian lehentasunez .

Axmontorre (425 . or .): Txistukariaren despalatalizazioa oso arrunta da inguru

foniko horretan eta arauzko eretan ere horrela onartu ohi da (cf . Elespe,

Aresti, Aspunta . . .) . Axgane (424-425 . orr .) toponimoarekin ez bezala,

hemen As- jaso da ahoz eta hala emango genuke guk arauzko grafian .

Paragoge berria, ordea, ez da arauzko idazkeran islatu behar eta, beraz,

Asmontor proposatuko genuke .

Basoillun (431 .or .): Dokumentazioak erakusten duenez, Basa- aldaera disimilatu

jatorra erabil tzen zen lehen (1680ra arte) . Guk horixe hobe tsiko genuke,

Basaillun alegia .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!