11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

746 EUSKERA – LIII, 2008, 3

edo muga tzailea badu (Talagu txia, Talagu txian, Talagu txiko, Talagu txitik,

Talagu txira . . .) . Bokalez amaitutako izenek buruhauste gu txiago ematen dute,

hala ere, kon tsonantez amaitutakoek, sarritan, -e- epentesia hartu behar izaten

dutelako . Esaterako ikus Baztarre eta Baztarreko gotorlekua (183-186 . orr .) .

Bazterra (-a) erak eta Bazter hu tsak oso paradigma diferenteekin jorratu behar

bailirateke (Bazterra, Bazterrean, Bazterreko, Bazterretik, Bazterrera . . . vs .

Bazter, Bazterren, Bazterko, Baztertik, Bazterrera . . .) . Bereziki konplikatuagoak

dira amaierako kon tsonantea afrikatua, -l edo -n dutenak, muga tzailerik

ez badute, beste kon tsonantismo ba tzuei aurre egin behar izaten dietelako .

Adibidez, Kara tx (985 . or .), Kara txen, Karaxko, Karaxtik, Kara txera . . . mugagabea

vs . Kara txa, Kara txean, Kara txeko, Kara txetik, Kara txera . . . mugatzaileduna;

eta Area tza txugan (363 . or .), Area tza txuganen, Area tza txugango,

Area tza txugandik, Area tza txuganera . . . mugagabea vs . Area tza txugana, Areatza

txuganean, Area tza txuganeko, Area tza txuganetik, Area tza txuganera . . .

muga tzaileduna . Muga tzailea daramaten ala ez adieraztea, beraz, ezinbestekoa

da toponimia lanetan, helburua izen horien normalizazioa bada bederen . Geure

ekarpen kritikoan gabezia hori duten izenak exhaustiboki aipa tzen ez baditugu

ere, proposatutako zuzenketa eta iradokizunetan jar tzen saiatu gara .

Ohar hauek irakurri eta ongi uler tzeko, gomenda tzen da liburua aurrean

eduki tzea, gehienetan bertan ageri diren datuak izaten direlako egindako kritiken

oinarri . Oharretarako liburuaren segida berbera erabiliko dugu baina,

gertakari errekurrenteen kasu gehienetan, azalpenik abera tsena duen fi txara

bideratuko dugu irakurlea .

1. HIRIGUNEA

Bermeo (164-170 . orr .): Jatorrizko Bermeio erak gaztelaniaz Bermeo eta euskaraz

Bermio eman zuela esaten da ohar linguistikoetan (165-166 . orr .) .

Gure ustetan ez da hala gertatu eta sobera daude -io «morfema»ren gaineko

ohar guztiak, begi bistakoa baita emandako adibideetan jatorri

ugaritako leku-izenak bil tzen direla . Gure ustetan, Bermeio erak bai euskaraz

eta bai gaztelaniaz modu berean laburtu zuen hiru bokaletako multzo

hori eta Bermeo eman zuen hizkun tza bietan . Euskarak gero Bermeo

> Bermio bokalismoa eragin zuen, e txea > e txia egiten den bezalaxe .

Azken bokalismo hau aurreko monoptongazioa (-ei- > -e-) baino beranduago

gertatu zen dudarik gabe, XVI . mendeko euskal testu mendebaldarretan

ez baita, adibidez, -ea > -ia aldaketarik aurki tzen 23 . Liburuak

dakarren hipotesia egia bali tz, gaurko bermeotarrek Bermio > *Bermijjo

23 Cf . frai Juan Zumarragakoaren gutunean, mende horretako Durangoko euskaran -ea amaiera

argiak, oraindik -ea > -ia aldaketa pairatu gabekoak . TOVAR, Antonio & OTTE, Enrique &

MI TXELENA, Luis: «Nuevo y más extenso texto arcaico vasco, de una carta del primero obispo

de México, Fray Juan de Zumarraga», Euskera, XXVI (1981, 1), 5-14 . orr .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!