11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

762 EUSKERA – LIII, 2008, 3

Mallukisolo (468 . orr .): Ahoz hala jaso bada ere, dokumentazioak Malluki tza

iradoki tzen digu eta guk honelaxe emango genuke . Telleripeondo ere har

liteke lema nagusi bezala, baina lema bikoi tzak saihestuko genituzke

edozein kasutan ere . Populismo zan tzua an tzematen da alternatiba posibleen

aurrean, ida tzizko era jasoak ahozko lekuko tzetara makurtu nahi

horren a tzean . . .

Marinone (468-469 . orr .): Aldaera hori Marianoena (-a) ida tzi behar da . Hala

ere, dokumentazioan oinarri hartuta, E txebarri( txikerr)a (-a) edo an tzeko

zerbait izango li tzateke lehene tsi beharrekoa . Guk aldaera osatuena nahiago

genuke .

Muskerri txune (474 . or .): Aldaera hori Muskerritoena (-a) ida tzi behar da eta,

lema nagusi bezala ez bada, sinonimo legez behin tzat Andikoe txebarri ere

eskainiko genuke .

Otaebagia (475 . or .): Oso litekeena da plantea tzen den hipotesi etimologikoa,

baina egia eztabaidezin bezala azal tzea ez da oso zuhurra . 1910eko Otaveise

pare bat baizik ez daukagu eta Otaebagia (-a) proposa tzea ausarta

egiten zaigu . Hala ere, bere horretan u tziko genuke, erreserba horiek guztiak

adi tzera emanik, badaezpada ere . Ikus beherago ere Iraebagia (723 . or .) .

O tsolarre (475 . or .): O tsolarra mugagabea da arauzko grafia jatorra . Bigarren

osagai generiko horren gainean, ikus gorago Araneko larre (421 . or .)

izenaz esandakoa .

Pa txotene (475-476 . orr .): Bi txia da paragogedun aldaera lehenagotik dokumentatua

aurkitu izana (1847-1874koa da lehen agerpena) . Seguraski,

iker tzaileen eskema esplikatiboen arabera, -ena amaieradun lekuko tzak

eskribau erdaldunen asmazioak izango direla esango da . Guk, ordea, aldaera

horiek jatorrizko tzat har tzen ditugu eta mendebaldean hobe tsi egiten

ditugu . Ondorioz, lehenbizikoz 1895ean ageri den Pa txotena (-a)

ida tziko genuke .

Pedrualde (476 . or .): Guk Pedruondo hobe tsiko genuke .

Pepetolarre (476 . or .): Ikus gorago Araneko larre (421 . or .) . Hala ere, guk

kasu honetan Pepetolar emango genuke, ahoz jasotako -e hori paragoge

arrunta baita eta, jakina denez, toponimian lar- oso sarri ageri den osagaia

delako . Cf . -aur, -luz . . . ere amaierako -e hori galdu ohi dutenak leku-izen

eta deituretan .

Peruarezti (477 . or .): Dudarik ere gabe Peruaresti ida tzi behar da izen hori .

Ikus gorago Arezti (422-423 . orr .) .

Piku (478 . or .): Bizkar bat izanik -pe a tzizkiak oso «propio» ematen ez duen

arren, halaxe ageri da dokumentazioan eta guk Pikupe proposatuko genuke

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!