11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

742 EUSKERA – LIII, 2008, 3

azalpen hauetako ba tzuk komentatu egingo ditugu ondoko ohar zehaztuetan

–tamalez, bakarrik arau tze kontu okerrekin zerikusia dutenetan–, geure inpresioa

oso bestelakoa delako .

Adibide gisara, muga tzailearen kasua eredugarria izan daiteke, sakonean

mila interferen tzia ezkuta di tzakeelako . Hala Bermeoko toponimo dokumentalen

corpusak nola EAEkoak eta Nafarroakoak, oro har, leku-izenetan mugatzaileak

denboran zehar desagertuz joan direla erakusten dute . Zuzendu beharreko

arauzko aldaerak jorra tzen ditugunean aipatuko ditugu banan-banan

baina, erakusgarri bezala Bengoe txea > Bengoe txe (696-697 . orr .), Fradua >

Fradu (798-799 . orr .), In txaustia > In txausti (eta orobat bere aldaera den

Landa txua > Landa txu 206-209 . orr .) ikus daitezke . Lana egin aurretik, mugatzailearen

jatorri berantiarraren berri zeukaten iker tzaileek, Uniber tsitatean

jasotako ikaskun tzak direla eta . Hipotesi horiek datuekin sustatu nahirik, gustatuko

zi tzaien jasotako corpusean horren aldeko datuak bildu izana . Baina ez

zen hala gertatu . Eta iker tzaileek beren hasierako hipotesian a tzera jo beharrean,

aurrerako ihesa hartu zuten: ida tzizko datuetan ageri diren muga tzaileak

ez omen dira euskaraz inoiz ere ibili eta eskribau erdaldunek bul tzatutako -a

arro tz ba tzuk dira . Konprobatu nahi duenak, aipatu adibideen corpus dokumentalak

ikusi eta, ondoren, irakur dezala honako paragrafo hau:

«Artikulua leku-izenetan pixkanaka sartu da . Leku-izen ugarik ez dute inoiz

artikulurik izan, eta artikulua hartu izan duten leku-izenek, generikotasunetik

sortuta espezifikotasunerako bidean galdu egin dute . Gaur egun artikulu gabeko

leku-izenak erabil tzen dira . Generikotasunetik hurbil daudenak baino ez dute artikulua

manten tzen, baina deklina tzean, baita inesiboan ere, artikulua galdu egiten

dute . Ida tzizkoan, baserri-izenetan eta zenbait paraje esangura tsuetan artikulua,

edo beharbada hobeto legoke -a bukaera esatea, sistematikoago jaso da . Hau da,

eskribauek eta notarioek -a bukaeradun aldaerak errazago erabil tzen dituzte, -a

bukaera gabekoak eta, kon tsonantez bukatutako izenetan, bokal paragogikodun

aldaerak baino . Kasu ba tzuetan, -a amaieradun aldaera hauek gaztelaniaren arauetatik

hurbilago daude, azentuazio aldetik» (101 . or .) .

Gure ustez, euskal muga tzailearen sorreraren kontuak toponimiaren

gaurko arau tze grafikoarekin nahasten saia tzea okerra da . Hizkun tzaren historiako

estrato diferenteetan gertaturiko gauzez ari gara eta testuko lehenengo

baieztapenaren frogarik ez dago . Ez behin tzat Bermeon bildutako toponimo

dokumentalen corpusean . Datuek beste zerbait erakusten dute . Gure ustez,

toponimo horiek muga tzailedun jaio ziren eta apurka-apurka artikulua galduz

joan dira . Galera honen arrazoia, lekuzko desinen tzia gehienak jaso tzean -a-

hori ezkuta tzean bilatu behar da batez ere (Fradua baina Fradutik, Fradura . . .),

horrek -a gabeko aldaerak nagusi tzera eramaten duelako, baita inesiboan ere

(Fraduan > Fradun, zeinetan -ua- > -u- hiato sinpleketa –bokalismo arrunta

Bizkaiko kostaldeko leku askotan– ere gertatu den) . Akademiaren –eta hizkuntza

estandarraren– jagole fun tzioagatik, muga tzaileak duela gu txi galdu badira

edo oraindik bizirik dirauten zan tzurik erakusten badute, eu tsi egin ohi zaie

arauzko grafian, beti ere, sistema deklinatiboaren paradigma muga tzaileduna

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!