11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

750 EUSKERA – LIII, 2008, 3

Uriartezurbituaga (242 . or .): Lekuko tza dokumentalak ikusirik, deitura biren

elkarketa da eta, badirudi arauen aplikazioa apur bat bor txatuz bada ere 25 ,

Uriarte-Zurbituaga idaztea li tzatekeela egokiena .

Zubigane (244 . or .): Zubigan da izen horren arauzko grafia . Paragoge horien

hurrengo urra tsa an tzeman daiteke ahozko lekuko tzen artean, haren ondoren

muga tzailea jarrita ere Subigánie jaso baita, ho ts, Zubigan > Zubigane

> Zubiganea . Esan gabe doa azken honek ez duela ekialderago hain

ugaria den -enea a tzizki oikonimikoak duen tradizioa, nahiz eta formalki

gauza bat bera izan .

b. Portua, Lamera eta Gaztelu

Ar tza (245-247 . orr .): Batere tradizio ida tzirik ez duen muga tzailea jar tzen dio

informa tzaileetako batek: Ár tzie . Azken hau Ar tzea ida tzi behar li tzateke,

baina guk ez dugu halakorik proposatuko eta Ar tza u tziko genuke, Bermeoko

iker tzaileek egin duten bezala .

Bañera (248-250 . orr .): Gure ustez muga tzaile eta guzti proposatu behar litzateke,

dokumentazioan gaztelaniaz artikuluaz jaso delako eta ahoz

euskaraz mugaturik, Bañérie . Hortaz Bañerea (-a) li tzateke arauzko era .

Ondo adierazi behar da, ordea, horrek honako deklinabide hau ekar tzen

duela bizkaiera jasoan: Bañerea, Bañeran, Bañerako, Bañeratik, Bañerara

(ez *Bañerean, ezta *Bañereko, *Bañeretik, *Bañerera ere) . Berezko

-a duten toponimo muga tzailedunekin era honetan jokatu behar da Euskal

Herriko mendebaldean behin tzat . Bi txia da tradiziozkoa den eta oso bizirik

dirauen ezaugarri hau bazter tzeko joera nabarmena ager tzen dutela

zenbait giro populistetan ere, euskara estandarraren paradigmetara makurtuz

(Bañera + -a > Bañera) .

Barra (250 . or .): id .

Bonitoa txe (252-253 . orr .): Paragogearen ahozko lekuko tzarik ez da jaso eta

dokumentazioan behin bakarrik ageri da, 1912an . Datuek diotenaren

kontra liburuan ematen den azalpen-sistema sustatu nahirik egin da arautze

proposamen paragogeduna baina, dudarik ere gabe, arauzko grafia

Bonitoa tx da .

Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1975 [1847], 463 . or .) Rochela dakar eta Koldo Mi txelenak (Euskal

idazlan guztiak, Literaturaren inguruan 2, Euskal editoreen elkartea, Donostia, 1988, 78 eta 80 .

orr .) Erro txela erabili zuen . Euskal tzaindiaren exonomastika ba tzordearen 36 eta 151 . arauetan

finkaturiko exonimoa, hala ere, Arroxela da .

25 Euskal tzaindiaren 141 . arauan ezar tzen denez (Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen

erabilera), leku biren elkarketaz sorturiko toponimo konplexuak marra txo batez ida tziko dira: «Bi

herrik edo gehiagok administrazio elkarte bat osa tzen dutenean, bi izenak beti marra txo (-) baten

bidez bereiziko dira, izendegi, zerrenda, seinale eta abarretan: Arra tzua-Ubarrundia (A), Bein tza-

Labaien (NG), Ezkio-I tsaso (G), Gamiz-Fika (B), Labe tze-Bizkai (NB), Maule-Lextarre (Z) . . .» .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!