11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

744 EUSKERA – LIII, 2008, 3

i txura guztien aurka, toponimo horren amaierako osagaia -a tx dela zalan tzan

jarri behar dela uste dugu . Garai haietako erabileraren berri izanik, aipatu

ditugun XVIII . mendeko fogerazioetan nekez aurkituko da paragogerik, ezta

Leioako baserri izenetan ere: Mendibil, gaur ahoz Mendibile; Basañez, gaur

ahoz Basañese . . . Lerrokada horretan bertan Aqueche izena aurki tzea, izenaren

etimoaz adierazi dugun zalan tza berrestera dator .

Onomastika ba tzordearen irizpideen arabera, tradizio mo tz hori dauka

mendebaldeko -e horrek eta, gaur egun ere Bizkaiko eskualde zabaletako

hiztun adinduek ez dute eransteko joerarik . Lehen aipatutako jagole-fun tzioa

dela eta, Akademiak mendebaldeko onomastikan, -e amaiera hori gabeko aldaerak

hobesten ditu, arkaikoak izan gabe, Bizkaian tradiziozkoak direlako .

Fenomenoaren deskribapena egin eta haren idazkeraren aldeko jarrera

justifika tzen duten testuan esaten zaigunez (94-101 . orr .), Euskal Herri osoan

gerta tzen den zerbait da eta hainbat tokitan arauzko grafian on tzat emandako

ezaugarria da -e paragogikoa . Lehengo arrazoi berberengatik, eta beste leku

ani tzetan bildutako corpus dokumentalei esker, badakigu -e paragogikoak

«adin» desberdina duela euskalki ba tzuetan . Adibidez, Allikak Bermeorako

nahi lukeena Nafarroako dokumentazioan aurki daiteke, alegia, XV . eta XVI .

mendeetan paragogedun aldaerak: Amorenea (1706 Elbeten 18 ), Caualea (1676

Eguesen 19 ), Olaçeberdea (1568 Izaban 20 ) . . .

Lanean aipa tzen diren beste ikerketa gehienek hauxe berau berrestera

datoz, ho ts, Bizkaian ez dela paragogea XIX . mendea baino lehenago apenas

dokumenta tzen eta, kontrara, handik ekialderago XVIII, XVII eta are XVI .

mendeko lekuko tzak aurki daitezkeela . Fenomenoak, beraz, ez dira alde batean

eta bestean «adinkideak» . Hori aski ez bali tz, ida tzizko lekuko tzen bilketa

masiboak erakusten digu halaber –eta horretan Bermeoko ikerketa maisu-lana

da–, mendebaldeko tradizio ida tzia -e-rik gabekoa dela, ekialderago kontrakoa

erakusten digun bitartean 21 .

Arauzko aldaerak proposa tzean, Bermeoko toponimia lanean Euskal Herri

osoan irizpide berbera aplika tzeko deliberoa hartu dute beren kasa iker tzaileek,

18

Amorenea arauzko grafia daraman e txe-izena . JIMENO JURÍO, José María (zuz .): Nafarroako

toponimia eta mapagin tza, L-1 liburukia, 201 . or . Mendebaldean Amorena izango genukeen,

nahiz eta gaur egun Bizkaiko leku askotan Amorene jaso genezakeen ahoz .

19

Zabalea arauzko grafia daraman leku-izena . Op . cit ., XXXVII liburukia, 109 . or . Mendebaldean

Zabala hedatua izango zen .

20

Ola tzeberdea arauzko grafia daraman leku izena . Op . cit ., XIV liburukia, 125 . or . Gogoan

izan mendebaldean Ola tz tradiziozkoa ere badugula, Mutrikun .

21

Interes handikoak dira Irune Allikak aipa tzen dituen Hondarribiko eta Urre txu-Zumarragako

lanak . Donostiakoek, tamalez, ez dute apenas XIX . mendetik haragoko dokumentaziorik ekar tzen .

Aipa tzen diren Bizkaiko lanak Bermeokoa baino pobreagoak dira datu dokumentaletan eta ez dute

ekarpen berri handirik egiten kontua argi tze aldera . Azkenik, Euskal tzaindiak hartutako zenbait

erabaki ere zalan tzan jar liteke, -e paragogikoak iparraldeko euskalkietan duen presen tzia eta izan

duen tradizioa ez daudelako oraingoz behar bezain sakonki ikerturik .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!