11.04.2013 Views

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

"Bermeoko toponimia" lanaren azterketa kritikoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

740 EUSKERA – LIII, 2008, 3

Beste alde batetik, guk on tzat ematen ez dugun beste kontu bat aipa tzen

da Bermeoko toponimiaren iker tzaileen atal hartan . Bermeon ere, gainerako

leku guztietan bezalaxe, toponimia nagusia eta toponimia txikia sailetan koka

geni tzakeen leku-izenak ditugu 15 . Adituak ez dira horren inguruan ados jar tzen

eta bien arteko muga non dagoen ez da ahobatezko gauza . Adibidez, Kataluniako

mapetako toponimiari, oro har, toponimia nagusia esaten zaio, mapan

ager tzeko merezimendua irizpide bilakaturik . Euskal Herrian, kontrara, toponimia

nagusia esan ohi zaio herrien eta auzune nagusien izendegiari . Sail

nagusi horretatik kanpo geldi tzen dira, beraz, Ibaizabal, Ebro, Oria, Pirinioak,

Urbasa, Gorbeia eta era honetako izen ezagun eta hedatuak, toponimia txikia

omen baitira . Gure ustez, Bermeoko iker tzaileek ukitu duten gaia li tzateke

toponimia nagusia eta txikia bereizteko irizpiderik egokiena . Toponimia nagusia

eremu lokaletik kanpo ere erabil tzen diren toponimoak direla pen tsa tzen

dugu guk . Toponimia txikia, kontrara, eremu lokal horretan erabil tzen dena

li tzateke . Bermeo izena, adibidez, ez da Bermeon bakarrik erabil tzen . Areago,

askoz ere erabil tzaile gehiago ditu izen horrek Bermeotik kanpo Bermeon

bertan baino . Eta beste horrenbeste esan daiteke, hango beste hainbat izenez .

Burgoa edo Garbola mendiak, adibidez, Euskal Mendizale Federazioko Katalogoan

ageri dira eta federazio horrek 25000 bazkide ditu gaur egun . . . Toponimo

horiek, beraz, ez dira gehienetan erabiliko bermeotarren ahotan, kanpotik

joandako mendizaleenetan baino . Toponimo nagusiak dira .

Ikerketak eremu lokal batean fokaliza tzeak dakarren aka tsa izan ohi da

iker tzaileen jarrera hori . Norberaren herriko toponimia ikerketa corpus bezala

eduki tzeak –ondo mugaturiko aztergaia–, hortik kanpo zer gerta tzen den

ezkuta tzera eraman ohi gaitu edo, behinik behin, ez ikusiarena egitera . Baina

ikerketa zeha tza bere testuinguru zabalean kokatu behar da eta, kasu honetan,

euskararen normalizazioa da uniber tso hori, Euskal Herri osoa duena kokaleku .

Susmoa dugu, hala ere, norberaren herriko toponimoen arauzko grafiak

erabaki tzean, bereziki gaizki hartuak izaten direla kanpoko adituen interbentzioak

. Sakonean dagoen afera, beraz, ez da nork erabiliko dituen gehiago ala

gu txiago, arro tz senti tzen dugun inposizio bat bezala soma tzen dugu arau tze

lan hori: kanpotik etorri behar ote zaizkigu esatera geure lekuen izenak nola

ida tzi behar diren?

LANAREN ZIENTIFIKOTASUNA

Gidor Bilbaok ida tziriko Sarrerako hi tzak atalean honako hau irakur

daiteke:

15 Gorago kritikatu dugun adituen berbeta harropu tza erabiliz, zenbaitek makrotoponimia eta

mikrotoponimia izendatu ohi dituzte hurrenez hurren, era horretan gauza «inportanteago» eta

«zailago» batez ari direla adi tzera eman nahirik, herri xeheak ezin konpreni di tzakeen kontuez,

alegia .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!