26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Motibazioa eta aurkezpena.

I.1 Motibazioa eta helburuak.

Adimen Artifizialaren hainbat eremutan (sistema adituak, sistema tutoreak, ikaslearen

modelizazioa...) emandako aurrerapenak, Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP)

garatutako teknikak eta psikolinguistikan burutu diren aurrerapausoak elkartu eta koordinatu

beharrekoak dira OLHIA eremuan. Orain dela bost urtetik hona hainbat korrontek (Chanier,

94) Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna (OLHIA) arloan

hurbilpen diziplinartekoa aldarrikatu du.

UPV/EHUko Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean azken hamabi urteetan lanean

aritu den IXA ikertaldeak LNP arloan euskararen tratamendu automatikorako hainbat tresna

lortu du, besteak beste, Urkiaren (1997) eta Alegriaren (1995) tesietan azaltzen den

euskararako analizatzaile morfologikoa. Tresna hauen berrerabilgarritasuna posible zela

ikusita, tresna horien egokitzapena hizkuntzen ikaskuntza arloan landu dugu. Honetaz gain,

aipatu sailean sistema tutoreak landu dituen taldea ere badugu. Gai honen inguruan hainbat

tresna sortu izan da azkenaldian burututako tesiak (Arruarte, 98; Elorriaga, 98) direla eta.

Hasiera batean Sistema Tutore Adimendunen helburua irakaslearen papera betetzea zen.

Hizkuntza bat irakasteko sistemen artean lehenengoa Weischedel-ek (1978) eraikitako

German Tutor izenekoa dugu. Honek alemaneraz idatzitako testua aurkezten zion ikasleari

hainbat galderarekin batera. Ikasleak galdera hauei erantzun ondoren sistemak erantzunei

buruzko laguntza ematen zion ikasleari. Ikasleak gaizki idatzitakoa detektatzeko gai ere

bazen sistema hau. Ordutik hona tresna asko garatu dira, batez ere gramatikan

oinarritutakoak, besteak beste (Pulman, 84; Barchan et al. 86; Schuster, 86; Menzel, 88;

Schwind, 90; Yazdani, 90).

Aipatutako testuingurua oinarri izanik, tesi honen hasierako motibazioa bigarren

hizkuntza ikasten ari den ikasle batentzako sistema tutorea garatzea izan zen, hau da

irakaste-sistema bat. Geroago, ordea, ikaslearen ikaste-prozesua aztertzeko ingurune baten

diseinua eta garapena izan genuen helburu, hau da ikaste-sistema bat. Abiapuntua

irakaslearen ikuspuntutik ikaslearen ikuspuntura aldatu zen.

Hortaz, ikaslearen ikaste-prozesua aztertzeko ingurune bat garatzea erabaki genuen, eta

hau izango da ondoko kapituluetan zehar azalduko duguna. Konkretuki, bigarren

1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!