26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren

deskribapena

nagusitan banatu da ikaskuntza-mailaren arabera: ikaskuntza-maila ertainak eta ikaskuntzamaila

altuak. Testu guztiak ez ditugu era berean aztertu, eta batzuk baztertu egin dira: ikasle

beraren testu gutxi, testuei buruz jasotako informazioa ez oso zehatza... Testuen azterketa

hiru fasetan banatu dezakegu:

Lehenengo fasea: testua aztertze-unitatea izanik, hasiera batean, hau da 91/92 ikasturtean,

47 testu (6. eta 7. ikaskuntza-mailak) erdiautomatikoki aztertu genituen hitz-mailan,

eta hala, hitz-mailako egitura linguistikoen lehen sailkapena lortu genuen (Maritxalar

et al., 93). Ondoren, 93/94 eta 94/95 ikasturteetan beste 150 bat testu (7., 8. eta 9.

mailak) ere jaso genituen hitz-maila eta esaldi-mailako hainbat egitura linguistiko

erdiautomatikoki landuz. Hasierako 47 testuak eta ondorengo 150 testu haietako

hogei aztertu zituzten irakasleek ez zituzten ikasleak ezagutzen.

Bigarren fasea: 94/95 ikasturtean lan egin zuten bi irakasletako bakoitzak 150 bat

testuetako (9., 10-11. eta 12. mailak) corpusa aztertu zuen. Ikasleek astean bost ordu

eskola zuten, eta idazlanak hamabostero, batzuetan astero, idazten zituzten. Kasu

honetan irakasleek zuzeneko harremana zuten ikasleekin. Lan esperimental hauen

emaitzen ondorioz, beharrezko genituen tresna linguistiko-konputazionalak definitu

genituen.

Hirugarren fasea: ondorengo ikasturteetan, 95/96 eta 96/97an, bigarren faseko corpusaren

azpimultzoak aztertu genituen sortzen ziren hizkuntz tresnak erabiliz. Eta beste

irakasle batek emaitzak ebaluatu zituen. Irakaslearen ustez, hainbat kasutan

detektatutako egitura linguistikoak testuaren ikaskuntza-mailari egokitzen

zitzaizkion, beste hainbat kasutan, ordea, detektatutako desbideratzeak nagitasunez

idatzitako testuen lapsustzat eman zituen irakasleak. Irakasle berak 96/97 ikasturtean

bere gain zuen ikasle-talde baten 100 bat idazlan (10. maila) jaso eta aztertu genituen.

Bigarren faseko idazlanetan agertutako lapsus haiek bere ikasleen idazlanetan ere

agertzen ziren, – irakaslearen ustetan bere ikasleen lapsusak ziren –. Bukaerako froga

bat egin genuen lapsus hutsak ziren edo ez konprobatzeko (ikus VII. kapitulua):

zenbait kasutan lapsusak ez baizik eta desbideratze barneratuak zirela ondorioztatu

genuen, irakasleak uste zuena deuseztatuz.

III.3.3.2 Azaleko versus sakoneko taxonomiak.

Desbideratzeen sailkapenei buruz dagoen zenbait ikerketa oinarritzat hartuz, eta dagoeneko

aztertu ditugun corpusak ere kontsideratuz1 , gure desbideratzeen lehenengo sailkapena egin

dugu.

1 IRALE 91-92 eta ILAZKI 92-93 eta 94-95

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!