26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

Euskararen tratamendu automatikoak hizkuntzen irakaskuntza arloan ekar

zitzakeen aldaketak aztertzea izan tesi honen hasierako motibazioa.

Ordenagailuek ikasleak nola lagun zitzaketen izan genuen lehen azterbidea.

Ondoren, konturatu ginen bai irakasleak bai ikerlariak laguntzeko tresna

lagungarriak ere sor litezkeela hizkuntzaren tratamendu automatikoa

integratzen bagenuen gure tresna informatikoetan. Une hartan hizkuntzaren

tratamendu automatikoa eta hizkuntzen ikaskuntza arloek ez zutela elkar

ezagutzen esan dezakegu. Informatika arloan irakasteko tutoreak sortzen

hasiak ziren, baina honelako gutxik erabiltzen zuten hizkuntzaren tratamendu

automatikoa. Guk, adimen artifizialeko ikerlerro honetan ematen ziren aurrera

pausuak handiagoak izan zitezkeela aurrikusten genuen, beti ere baldin eta

hizkuntzaren tratamendu automatikoarekin osatzen bagenituen. Hau izan zen

une hartako ikerbidea, baita gaur egun jarraitzen duguna ere.

Une honetan, egitasmo berriei ere ekin diegu, konkretuki, eduki didaktikoen

sorkuntza automatikoa dugu aztergai. Hizkuntza bat ikasteko ariketak

automatikoki sortzen ditugu euskaraz idatzitako testuak ariketa-iturriak izanik.

Ikerlerro honi garrantzia ematen diogu egun dagoen behar bati erantzuten

badio. Irakasleek askotan ariketak asmatu beharrean dabiltza, eta beraiek

sortutako ariketak “artifizialak” izaten dira askotan. Testu errealetan oinarrituz

gero, berriz, errealitate bati erantzuten dion materiala sortzen ari gara. Gainera,

sorkuntza automatikoaren bitartez dirua eta denbora aurrezteko aukera handia

dugu.

Honetaz gain, tesia garatu zeneko garaian hasitako hainbat ikerlerroetan ere

lanean dihardugu gaur egun, hots, erroreen tratamendu automatikoa, idazketaprozesurako

tresna lagungarriak eta irakasleentzako baliabideak ikasleen

ikaste-prozesuaren jarraipena egin ahal izateko. Besteak beste, idazlanen

ebaluazioa ere aztergai dugu gure ikerketa proiektuen artean. Garbi izan behar

dugu ordenagailuak ezin dituela detektatu gizakiak adina ezaugarri idazlan

batean, baina makinak lana erraz diezaioke irakasleari zein ikasleari idazlan

baten ebaluazio prozesuan. Esaterako, -lako egitura behin eta berriro erabiltzen

duenean ikasle batek, gramatika aberasteko gomendioak eman ditzake

makinak bait-, -z gero eta honelakoak proposatuz.

Azkenik, aipatu beharra dago euskara nagusiki aztertzen dugun arren, gero eta

sistema eleaniztun gehiago garatzen ari garela: ariketen sorkuntzaren kasuan

ingelesarekin ere bagabiltza eta idazlanen ebaluazioan Kubako ikerketa talde

batekin ari gara elkarlanean hango gazteleraz idatzitako idazlanak ebaluatu

nahian.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!