26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren

deskribapena

"lortzen" 1 duen arte. Hasiera batean xede-hizkuntzari buruz ez daki ezer, eta, esan bezala,

ikaste-prozesuaren ondorioz aipatutako tartehizkuntza sortzen du. Beraz, ikasle baten ikasteprozesuan

laguntza eman nahi badiogu beharrezkoa gertatzen da bere tartehizkuntza

ezagutzea, tartehizkuntza hori ikaste-prozesuaren isla baita.

Selinkerrek (1972) eta Corderrek (1971b) diotenez, ikasleak duen egitura psikologiko

ezkutuak tartehizkuntzaren elaborazioa gidatzen du. Bi hauek eta Nemser-ek (1971)

definitzen dituzten tartehizkuntzak (Selinker, 72), dialekto trantsizionalak (Corder, 71b) eta

sistema hurbilduak (Nemser, 71) ondoko hiru ezaugarri komunak dituzte:

a) Ikasle baten diskurtsoa H1 (ama-hizkuntza) eta H2rekiko (bigarren hizkuntza)

independentea da eta barnetik egituratua den sistema linguistiko baten emaitza da.

b) Sistema linguistiko hori, ikaste-prozesuan zehar aldakorra da.

c) Egoera zehatz batean, maila bereko ikasleen sistema linguistikoa oso antzekoa da,

ikaste-esperientziaren ondorioz sortutako diferentzia batzuk kenduta.

Corderrentzat (1971b) dialekto idiosinkratiko baten gramatikak beste gramatika

estandarren erregelak izateaz gain, beste dialekto estandarretan ez dauden erregela propioak

izaten ditu. Dialekto idiosinkratikoa ez da dialekto soziala, hau da, ez du nahitaez talde

sozial baten jokaera linguistikoaren isla izan behar. Dialekto idiosinkratikoa poeta batena da,

afasiko batena, haurren hizkuntza eta bigarren hizkuntza ikasten dutenena. Dena den,

berarentzat azken hau oso aldakorra denez, dialekto trantsizionala dela dio. Edozein kasutan,

bigarren hizkuntza ikasten ari den ikasle baten uneko tartehizkuntza, dialekto idiosinkratikoa

edo sistema hurbildua sistematikoa, erregelek gobernatuta eta komuna da ikaskuntza-maila

bera duten ikasleentzat, ikaste-esperientziaren ondorioz sortutako diferentzia batzuk

kenduta. Honegatik, diseinatu dugun sisteman ikaslearen tartehizkuntza adierazteaz gain,

maila bereko ikasleen tartehizkuntz ereduak ere agertzen dira. Azken hauek maila bereko

ikasleen perfilak errepresentatzen dituzte.

Selinkerren (1972) ustez, aipatutako tartehizkuntza ondoko bost prozesu psikologikoen

eraginez sortzen da: gainjeneralizazioa, irakaskuntza transferentzia, ikaste-estrategiak,

komunikazio-estrategiak eta interferentziak. Berak honela definitzen ditu prozesu hauek:

gainjeneralizazioa egiten denean, erregela ez dagozkion inguruneetara zabaltzen da, edo

erregelaren murriztapenak ez dira zuzenki aplikatzen. Irakaskuntza Transferentziaren

iturburua arrazoi pedagogikoetan datza: irakastean erabilitako materialak transferitutako

input-a dugu hau. Ikaste-estrategiak ikasleak subkontzienteki burutzen omen ditu.

Komunikazio-estrategiak ikaslea, hizkuntzaren zuzentasuna nolabait baztertuz,

1 Ikasleen %5ak hizkuntza zeharo menperatzea lortzen du (ik. Interlanguage. Selinker, 72)

3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!