26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen

azterketa

eskaintzen duen ikasle-eredua; honetaz gain, ikaslearekin aritzeko sistemaren estrategiak;

eta, azkenik interfazea. Sistema guztiek, noski, ez dituzte atal hauek guztiak garatzen.

GLOSSER (Nerbonne et al., 96) sistemak hainbat hizkuntzaren irakurketan laguntzen du.

Honetan interfaze berean ondokoa integratu da: analizatzaile eta desanbiguatzaile

morfologikoa eta bilaketa-tresnak hiztegi elebidunetarako zein corpusetarako. GLOSSERen,

beraz, ikaslearekin aritzeko estrategia sinple batzuk landu dira interfaze berean hainbat

tresna integratuz. Filosofia bereko sistema, hau da, ikasle-eredurik gabekoa, aurkezten da

(Werner, 94)-n. Sistema honek serbo hizkuntzaren idazketa-prozesurako laguntza eskaintzen

du. Dimitrova et al.ek (1997) terminologia ikasteko ITELS izeneko sistema proposatzen du.

Konkretuki aztertzen duena ondokoa da: lexikoiek, hitzak osatzeko erregelek eta termino

semantikoek nola eragin dezakete ikaslearen ezagutzaren diagnosian zein ikaslearekiko

saioaren gidan. Sistema honetan ere ez da ikasle-eredurik aurkezten. Tesi honen VI.

kapituluan aurkeztuko dugun IDAZKIDE sisteman berriz ikasle-eredua definitzen dugu.

Horretaz gain ikaskuntza-maila berean dauden ikasleen ezagutza kolektiboaren eredua ere

erabiltzen dugu. Schneider et al.ek (1998) ere honelako eredu kolektiboa gordetzen duen

sistema aurkezten digu. Sintaxi mailako erroreen tratamenduak esaldien analisi-kopurua

nabarmenki igotzen duela eta, kopuru hau gutxitzeko asmoz, ikasle-populazio baten

aurreikuspenak gordetzen dituen eredu kolektiboa erabiltzen du.

Lengoaia naturalaren prozesamendua integratzen dituzten sistemen munduan, sare

bidezko komunikazio arloa ezin dugu utzi aipatu gabe. NLP teknikak integratzeaz gain

hizkuntzaren edozein input-a tratatzen duten sistemak ere garatzen hasiak dira hizkuntzen

ikaskuntza arloan. Hauen artean dugu japonieran pasiboa idazten ikasteko sistema (Yang et

al., 97). Sistema honek hizkuntzaren arlo oso konkretua (esaldi pasiboak) landu arren

ikaslearen edozein esaldi onartzen du. Azkenik, esan beharra dago tesi honetan garatu den

ikaskuntza-ingurunearen helburua dela hizkuntzaren edozein input-a tratatzea.

II.3 Ondorioa: diziplinarteko garapena.

Informatikak hizkuntzen ikaskuntza munduan ekar dezakeenaren ikuspegi orokorra eta

zabala eman ondoren, ondorio gisa diziplinarteko garapena proposatzen dugu.

Tresna informatikoen eraketa-prozesuan askotan informatikaren mugek arazo larriak

planteatzen dituzte. Produktu informatikoen diseinu eta inplementaziorako beharrezko

baliabideak asko izaten dira. Errekurtso ekonomikoez gain, diziplina desberdinen arteko

aditu edota arituen elkarlana beharrezkoa zaigu. Ikasleentzako tresna linguistiko

lagungarriak (zuzentzaile ortografikoak, zuzentzaile gramatikalak, definizio-hiztegiak,

sinonimo-hiztegiak...) eraiki baino lehen, beharrak non dauden aztertzeko irakasle eta

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!