26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen

azterketa

jartzen ditu elkarrekintzan. Hala ere, sare bidez komunikatzen diren sistemetan arazo zailena

laguntza berezituarena izaten da, hau da, nola integratzea ikasle-ereduak sarean (Weber et

al., 97).

Kontuan izanik munduan zehar dauden ingeles hiztunak eta ingelesa ikasteko eskolak,

erraz uler daiteke komunikazio-sistema hauek euskararen ikaskuntzan egon daitekeen

erabiltzaile-kopuruarekin ez dagoela konparatzerik. Euskara ikasteko proiektuen artean sare

bidez antolatutako lehen saiakera egin da Hezinet izeneko proiektuan (Perez et al., 99):

proiektu honek EGA azterketako prestakuntza eskaintzen du. Honetaz gain, euskara ikasteko

ikastaroak bereziki ez izan arren, Euskal Herriko Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (Gereka,

98) ere sare bidezko ikastaroak antolatzen hasia da.

II.2.3 Multimedia tekniken aplikazioa hizkuntzen ikaskuntzan.

Multimedia-produktuak modu desberdinetan informazioa eta ideiak antolatzeko eta

erabiltzeko tresna informatikoak dira. Multimedia aplikazioetan bideoa, argazkiak, musika,

soinuak, animazioa, testu idatziak, grafikoak eta abar luze bat batera integratuta topatzen

ditugu. Informazioa era ez-sekuentzial eta asoziatiboan atzitzeko aukera dugunean

hipermedia terminoa erabiltzen da.

Multimediak aukerak ematen ditu bai era autonomoan bai ikasgelaren barruan

aplikazioak erabiltzeko. Aurreko azpiataletan aipatutako aplikazioekin konparatuz, oraingo

hauek errazago bete dezakete ikaskuntza-helburu bat beren aldetik, bestelako ikaskuntzajardueretan

integratu gabe. Ordenagailu aurrean jarri, eta, ikasleak turismo-bulego batean,

esaterako, murgilduta aurki dezake bere burua. Mota honetako aplikazioa dugu FLUENT,

Schoelles et al.ek (1997) aurkezten digutena. Sukalde baten animazioa aurkezten zaio

ikasleari, eta honi sistemak hainbat agindu bidaltzen dio. Sistema eta ikaslearen arteko

elkarrizketa analizatzeko lengoaia naturalaren teknikak erabiltzen ditu sistemak.

Bideoan elkarrizketa bat ikusi, eta nahi izanez gero, pertsonaiek diotena idatzita azaltzea

eska dezake ikasleak multimedia sistema batzuetan; edozein momentutan elkarrizketa

gelditu eta uneko esaldiari buruzko informazio gramatikala bila dezake; edo, elkarrizketa

gelditu, eta atzera egin aurreko esaldia ez duelako ondo ulertu; istorioaren pertsonaia baten

papera ikasleak berak betetzea ere badu, eta ordenagailuak, irakaslea balitz, ikasleari, honek

egin dituen partehartzeei buruzko oharrak egingo dizkio. Ikasle askorentzat oso

motibagarriak dira multimedia aplikazioak, batez ere, ikasgelan antzerki bidez egiten diren

egoera-simulazioak gustatzen ez zaizkien horientzat.

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!