26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren

deskribapena

diogu. Dena den, tratamenduari ekin baino lehen jakin beharko dugu ea desbideratze

azalezina, desbideratze zuzentezina edo desbideratze zuzengarria den. Saialdiak beti

desbideratze azalezinak izango dira eta lapsusak desbideratze zuzengarriak, baina

desbideratze sistematikoak eta desbideratze aldakorrak ezin ditugu aldez aurretik identifikatu

Corderren sailkapen honetan. Beraz, azken bi kasu hauetan ikaslearekin elkarrizketaren bat

izatea beharrezkoa gertatzen da desbideratze azalezinak, desbideratze zuzentezinak ala

desbideratze zuzengarriak diren esan ahal izateko.

Behin desbideratze-mota identifikatuta izan ondoren, hau da saialdia, desbideratze

sistematikoa, desbideratze aldakorra edo lapsusa den, eta desbideratzea azalezina,

zuzentezina edo zuzengarria den jakindakoan, ikasleak duen hutsune kontzeptuala

identifikatzeko bidean aurkitzen gara, eta, ondorioz, zuzentzeko estrategia erabaki dezakegu.

Saialdien kasuetan ezingo dugu ezer egin desbideratzea ezin dugulako inolaz ere arrazoitu.

Lapsusen kasuan, bai ikaslea, bai sistema bera, batzuetan desbideratzea azaltzeko eta

zuzentzeko gai direnez, sistemak detektatzearen papera bakarrik egingo du, edo agian,

ikaslea bere desbideratzeaz konturarazi. Desbideratze sistematikoen kasuan desbideratze

azalezina (ikasleak ezin du azaldu) izanez gero, sistemak berak tratamendurako behar duen

erabakia hartuko du; desbideratze zuzentezina izanez gero, desbideratze hori egitearen

arrazoiei buruz ikasleak esan dezakeena galdetzen saiatuko da, ahal izango duen neurrian

noski. Azkenik, desbideratze sistematikoa desbideratze zuzengarria balitz, ikasleak berak

zuzen dezala saiatuko da, beti zuzenketa gainbegiratuz. Ikasleak egindako zuzenketa

onargarria ez balitz sistemak identifikatutako desbideratze sistematiko zuzengarria ez duela

ondo identifikatu esan nahiko luke. Desbideratze aldakorren kasuan, lehenengo ikaslea bere

desbideratze aldakorraz konturaraziko du, batzuetan egitura era batean eta besteetan beste

era batean erabiltzen duela erakutsiz, gero desbideratze aldakorra azalezina, zuzentezina ala

zuzengarria den identifikatzen saiatuko da desbideratze sistematikoen kasuan komentatu

dugun tratamendua eginez.

Honen guztiaren helburua ez da "errorea zuzentzea" izango, baizik eta ikasleak erabiltzen

dituen egitura desbideratuak aztertzea, tartehizkuntzaren errepresentazioa fintzeko asmoz.

III.3.3 Desbideratzeen sailkapena.

Atal honetan egitura linguistikoren bat gaizki erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen

desbideratzeak aztertuko ditugu. Beraz, desbideratze kontzeptuaren definizioan aipatutako

lehenengo kategoria bakarrik landuko dugu, hau da, zentzu klasikoan errorea deritzona.

Bibliografia aztertzean, kategoria hau izan da gehienbat aztertua topatu duguna. Egiturak

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!