26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren

deskribapena

automatikoa egina daukagu, 70.000 sarrera inguru landuak gordeta dituen datu-base lexikala

ere badago, eta honekin guztiarekin anitz milioi hitz analiza ditzakegu automatikoki. Honek

printzipioz hitz mailan edozein desbideratze-mota automatikoki tratatu ahal izateko aukera

ematen digu . Esaldi-mailan euskararekin egindako lana oraingoz nahiko teorikoa da, nahiz

eta, honez gero, saiakera batzuk egin ditugun zenbait sistema konputazionalekin, Constraint

Grammar (C.G.), Lexical Functional Grammar (L.F.G), PATR-II (Gojenola et al., 94) e.a.

Honegatik, gure lanean hitz mailan gertatzen diren desbideratze gehienen arrazoiak bilatzen

saiatu gara, eta esaldi-mailan, ordea, gutxi batzuk. Esaldi-mailako desbideratzeen aukeraketa

egiteko momentuan hizkuntzen ikaskuntzan aipatzen den fosilizazio fenomenoa hartuko

dugu abiapuntutzat. Beraz, esaldi-mailan aztertuko ditugun egiturak izango dira, hasiera

batean behintzat, maila altuetan irakasleen zein euskararen irakaskuntzaren esperientziaz

arazoak sortzen dituztenak, agian, fosilizazioarekin lotuta egon daitezkeenak; hauen

zerrenda osatu ondoren, bi filtro pasa ditugu: bata, euskararen normalizazio-prozesuak

markatua, hau da, hizkuntza estandarrean definitu gabe dagoen zenbait egitura sintaktiko

baztertu dugu gure azterketan; eta bestea, Linguistika Konputazionalak markatzen dizkigun

mugek jartzen dutena, euskararako tratamendu automatikoan existitzen diren analizatzaile

sintaktikoak kontuan izanik.

Sailkapen linguistikoa egiteko hartu ditugun abiapuntuak ondokoak izan dira:

• Aurretik aipatu ditugun hiru azterketa esperimental: IRALE hizkuntz eskolatik 91/92

ikasturtean jasotako 47 idazlanen eskuzko azterketa; ILAZKI hizkuntz eskolatik

92/93 ikasturtean zehar jasotako 20 testuren azterketa erdiautomatikoa; eta hizkuntz

eskola beretik 94/95 ikasturtean zehar bildutako 150 bat idazlanen azterketa

erdiautomatikoa.

• Ondoko lan bibliografikoak: lehenik, Zubiritik (1991) ateratako zenbait errore tipiko,

1. eta 5. mailen arteko ikasleei egokitu arren eta gure testuetan maiz agertu ez arren,

euskaran hizkuntz maila altua duten pertsonek, gure ustez, askotan egiten dutena; eta,

bigarrenik, XUXEN euskararako zuzentzaile ortografiko automatikorako egindako

errore tipikoen azterketa (Aduriz, 94). Bigarren lan honetan edozein euskaldunek

egin ditzakeen errore tipikoak kontuan hartu dira.

Hitz mailako sailkapenean XUXEN zuzentzaile ortografiko automatikorako egindako

errore tipikoen azterketa oinarritzat hartuz, azaleko maila hutsezko sailkapenean

identifikatutako desbideratzeak erlazionatu ditugu. Zuzentzailerako egindako errore tipikoen

azterketan bi multzo nagusi desberdintzen dira: a) erregelen bidez orokortu daitezkeen

fenomenoak eta b) morfemaka tratatu beharreko fenomeno zehatzak. Fenomeno zehatz

batzuk morfemaka tratatzeko, sistema lexiko paralelo bat dugu. Sistema honetan morfema

desbideratuak sartzen dira sistema lexiko orokorrean dagokion morfema zuzenarekin lotuta.

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!