26.08.2013 Views

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II. Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko

sistemen azterketa.

Informatika eta Hizkuntzen Ikaskuntza terminoak batera aditzen ditugunean, ikasle bat

pantaila baten aurrean ikusten dugu ariketak egiten, edo hizkuntzan trebatzeko jokoren

batekin. Aipatutako terminoen azpian dagoen kontzepzioa, berriz, zabalagoa da. Alde

batetik, ikasleek erabil ditzaketen tresna informatikoak ditugu, bai metodo autonomo

moduan, bai euskaltegian landutako gaiak gainbegiratzeko asmotan, baita ikasgelan bertan

ariketa osagarri gisa; beste alde batetik, irakasleek materiala prestatzeko dituzten aukera

informatikoak ere gero eta ugariagoak dira; azkenik, psikolinguistika arloan ikerketak

egiteko tresna lagungarriak pixkanaka sortzen hasiak dira. Beraz, ikasle, irakasle eta

psikolinguistentzako produktu informatikoak aztergai ditugu hemen. Informatikak

hizkuntzen ikaskuntza arloari eskaintzen dizkion posibilitateen ikuspegi orokor eta zabala

emango dugu hain zuzen.

Kapitulu honetan, ordenagailuek eskaintzen dituzten aukeren artean ikasleentzat,

irakasleentzat edota psikolinguistentzat erabilgarri izan daitezkeenak aipatuko ditugu. Bost

multzo nagusi bereiziko ditugu: Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza (OLHI) 1

tradizionala, sareak, multimedia, Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza

Adimenduna (OLHIA) 2 , eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (LNP) 3 integratu dituzten

sistemak. Paraleloki Euskal Herriaren egoera zein den ikusten joango gara. Azkenik,

hausnarketa moduan informatikak euskararengan, eta zehazki euskararen ikaskuntzan, eduki

dezakeen eraginaren ildotik, ondorioak komentatuko ditugu.

II.1 Sarrera.

Aukera asko dira informatikak hizkuntzen ikaskuntza arloan ematen dizkigunak. Batzuk

esplizituki hizkuntza bat ikasteko metodo edota osagarri gisa aurkezten dira, hots, Didaktiker

eta HABEren artean ateratako Ikastxip eta Benetan sistemak, ordenagailuz euskara ikasteko

programak, hain zuzen. Beste batzuk ere, nahiz eta hizkuntza bat ikasteko izenburupean ez

saldu, erabilgarri gerta daitezke hizkuntza baten ikaste-prozesuan zehar, besteak beste,

1 CALL: Computer Assisted Language Learning.

2 ICALL: Intelligent Computer Assisted Language Learning.

3 NLP: Natural Language Processing.

1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!