16.01.2015 Views

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IÑAKI CAMINO

da. Hizkuntza batek, bestalde, hautu bat baino gehiago izaten ditu morfologian,

batzuk euskalki batzuetan ageri dira eta beste batzuk beste batzuetan;

euskalki berean hautu bat baino gehiago izatea ere litekeena da eta zail da bietarik

zaharrena zein den jakitea.

Zailtasunak zailtasun, hego-nafarrera ongi definitzen duten bost ezaugarri

esklusibotarik abiaraziko dugu datuen aurkezpena.

5. HEGO-NAFARRERAREN BERE-BEREZKO EZAUGARRIAK

5.1. Erdiguneko hizkeretan gauza arrunta da hizkuntza-ezaugarriek muga

laxo edo solteak izatea eta zail izaten da isoglosa ugariren mugak elkarrengana

biltzea; Menendez Pidal-ek dialektoaren “muga laxoak” deitzen zituen. Hegonafarrera

azpieuskalki bat dela aitortzen baldin badugu beharturik gaude bere

ezaugarri bereizleak zein diren adieraztera. Hizkeraren nortasunari dagokionez

gogoan izan behar da, bestalde, ezaugarriok bere-berezkoak izatea ez dela aski:

hizkera horrek hein batez osotasuna eta batasuna izateko bere hedadura

guztian edo ia guztian zehar erabiliak behar dute izan ezaugarri esklusibo horiek,

geografiaren iragazkia gainditu behar dute. Gure datuen arabera hegonafarreran

ageri diren ezaugarri esklusibo bateratzaileak bost dira.

5.2. Erakusle pluraletan (g)ebek dugu lehen graduan: Beriain idazleak

ohoc zerabilen, baina ebek dugu Gesalatzen Elizalderen lanean nahiz Morentintarren

idazkietan, Itzarbeibarren, Elortzibarko Zabalegiko predikuan, Goñerrian,

Ollaranen, Txulapainen eta Ezkabarten –ok-ekin batera azken honetan–;

erakusleetan g- duten eremuetan ebek & gebek ageri da Erroibarren,

Eguesibarren, Artzibarren eta Aezkoan. Esteribarren ok & okek dugu, baina

bada ebek Eugin eta Leranotzen; behin Baztanera ezkero ok dugu. Ekialdean

kuek & kek ageri dira Zaraitzuko kristau ikasbideetan eta XX. mendeko inkestetan

koék bildu da Itzaltzun; horiek dira Zaraitzuko aldaera nagusiak.

Guk dakigula leku hauetarik kanpo ez dago “ebek” beste inon 5 .

5.3. Fonologiako eta morfologiako berrikuntza banaren emaitza da pluraleko

lehen pertsonako gauren izenordain indartu analogikoa, azken mendeotan

hegoaldeko hizkeretan hedatu dena: Gesalazko predikuetan, Itzarbeibarko

Ukarko eta Utergako kristau ikasbideetan, J. M. de Ibero goñerritarraren

lanean, Oltza zendeako Iberoko guruzpideko kantuan, Artzibarko

Urizko kristau ikasbidean eta Aezkoako egungo mintzoan ageri da 6 . Oinarria

“geure” du: esaterako, 1729ko predikuan geure, neure eta zeure ageri zaizkigu,

baina XVII. mendean argitaratu zen Iruñeko liburu bati itsatsirik agertu den

kristau ikasbide baten hondakinetan dagoeneko aldaera dugu, -ndun

analogikoa, Sarasolak dioenez era honek duen lehen lekukotasuna dena

(1983: 123). Ondorengo idazkietan franko hedatzen da analogia hau hizkera

honetara: hegoaldeko eremuan eu > au bilakabidea gertatzen den ibarrak aise

nagusitzen direla aintzat harturik, argi dago gauren dela hego-nafarrerazko

5 Badirudi azken garai honetan (k)ebek ere erabili dela Zaraitzun: XX. mendeko inkesta batean kebek

ageri da Espartzan (Etxaide 1989: 326) eta ebek ere bildu du Koldo Artolak herri horretan.

6 Bonaparteren paradigmetan gereben (Elkano), gauroben (Gares), gereben (Oltza) eta geroben (Goñi)

aldaera ez ohikoak ageri dira, baina ez dago garbi inkestagintzaren eragin kaltegarri zenbaiti ala

printzearen paradigmak betetzeko zaletasunari zor ote zaizkion, idazkietan ez baitira inon ageri eta zinez

susmagarria da hori.

436 [10]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!