16.01.2015 Views

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IÑAKI CAMINO

neko droket & doket ‘dezaket’ sailari iraganeko adizkietan noken ‘nezakeen’,

oken ‘hezakeen’, zoken, ginoken, zinoken, zinokeyen, zokeyen paradigma dagokio,

hau ere -eza- gabekoa (Bonaparte 1872: 10). Ezaugarriak Arakilen arrastoren

bat izan zukeela salatzen du Irañetan 1798.ean jaio zen Gastesik idatzi

zuen predikuko ecin ocultatu zuquien bere aurpeguico señalie lekukotasunak

(Ulayar 1987: 58). Ezkabarteko Zildozko XIX. gizaldiko prediku batean ere

badira: avisececo erremediatu zuquenai; eguin cinduquenean.

5.7. Eremu berean ageri diren ezaugarri horiek elkarrekin zer erlazio historiko

duten jakitea ere garrantzizkoa da: esate baterako, 5.2., 5.3. eta 5.5.

ezaugarriak berrikuntzak dira ziur, baina ba ote dakigu garai berean ala beretsuan

sortutakoak diren Ziur ote dakigu adizkiek iraganeko -n-rik ez izate

hori arkaismoa dela Zein da zaharragoa bestalde, zuke ala zezakeen

6. HEGO-NAFARRERAREN EZAUGARRI IA ESKLUSIBO

BATERATZAILEAK

6.1. Dialektologia egitean sekulako garrantzia dute erabiltzen diren irizpide

teoriko-metodologikoek; erabakiak alderdi batera edo bestera hartu,

irizpideak era batera edo bestera erabili, eragin handia du horrek azterketaren

emaitzan eta bereziki dialektologialariak eskaintzen duen hizkeren banaketan.

Hizkuntza-eremu bateko ezaugarriek sorta trinkoa eta gotorra osatzen

dutenean auzia ez da zaila izaten, baina eragin lektalak ugari diren erdiguneko

hizkeretan baitezpadakoa da elkartze espazialaren aldetik hizkuntza-ezaugarriek

zein baldintza bete behar dituzten edo ikertzaileak zein irizpideri jarraitu

behar dien aldez aurretik jakitea, bai baitirudi frankotan, hizkera berezi

bat egiten dela diogun eremuak muga hautsiak dituela, ez direla ezaugarri

guztien mugak ibar beretarik iragaten, bereziki erdiguneko hizkeretan. Hori

dela ta, «ezaugarri ia esklusibo bateratzaile»-en saila eratu dugu atal honetan,

hego-nafarreraren ezaugarri esklusiboez gainera beste hauek ere aintzat hartzekoak

direla uste baitugu: trantsizio gaitza dagoen lekuetan lan egiteko hizkuntza-ezaugarri

esklusiboak aski direlako ideia gainditurik, erdiguneko eremu

nahasiagoetan beharrezko deritzogu hizkuntza-ezaugarrien konbinazioak

egiteari, tradizioko dialektologiari jarraikiz, bidenabar. Aurkez ditzagun hurrengo

sei ezaugarriak:

6.2. Diptongoetan eu > au aldakuntza gertatu da eremu hedatuxean 10 :

Burundan eta gainerako Sakanan bezala, Estellerriko Gesalatzen, Goñerrian,

Ollaranen, Oltza zendean eta Itzarbeibarren bada; Eguesibarren guti, baina

Artzibarren eta Aezkoan ausarki; ez dago Gulibarren, baina mende hasierako

Txulapainen bai. Aipa dezagun, bestalde, Ultzama eta Anue ibarretan ia soilik

adizkietan gertatzen dela (Ibarra 1995a: 153-5). Beheitixeago, Ezkabarten,

Odietan eta Olaibarren ez da ageri, ezta Esteribar-Erroibarretan ere; Aurizperri

salbuespena da Erroibarren, ondoko Aezkoan bezala au baitago. Muga

Zaraitzun dago, ibar honetan eu zaharrari eutsi zaio: euri, eulli ‘eulia’, eultzi...

10 Ezaugarri hau Euskal Herriko beste muturrean ere ageri da; Bizkaian Otxandion, Arratian, Zeberion,

Orozkon, Nerbioi arroan eta Uribe kostan bederen erabiltzen da (Zuazo 1998a: 223). Balirudike,

ordea, gure eremukoa eta hangoa bilakabide beregainak direla.

438 [12]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!