16.01.2015 Views

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IÑAKI CAMINO

barren zerbaixko ageri da eta Artzibarko berri garbirik ez dugu. Ez Aezkoan

ezta ekialderago ere ez da erabiltzen. Baztanen ere ez; ibar honetan Oronoz

salbuespena da: zandu ‘izan’.

12.6. Aditzaren nominalizazioko -itze- analogikoa (eracusicen, uzizen, cusicia

‘ikustea’ Utergako idazkian) Euskal Herriko erdigune zabalekoa da: Beriain

idazleak eta 1729ko predikuak badakarte eta Gesalatzen, Goñerrian,

Oltza zendean eta Itzarbeibarren ere ageri da; Iruñetik goiti berriz, Ezkabarten

nahiz Ultzaman. Bilakabide hau gabeko eremuak dira Eguesibar eta

ekialdera dagoen Aezkoa; bestalde, mendebaldera Sakanan ere bilakabidea

falta da. Eremu berera hedatu da Nafarroa Garaian -tutze aldaera pleonastikoa,

baina oraingoan Burunda eta Sakana guztia barrenean harturik; hegora

Gesalatzen, Goñerrian eta Itzarbeibarren bederen ageri da. Iruñetik goiti

Txulapainen nahiz Ultzaman adibideak bildu dira, baina Eguesibarren eta

Aezkoan ez da alerik ere; Erroibarren ere ez dirudi nabarmena denik; O. Ibarrak

(2000) ez du aurkitu adibide bat baizik, testu zahar batean.

12.7. Baldintzaren protasian -ke analogikoa agertzea ere Euskal Herriko

erdiguneko bilakabidea dugu, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaiko iparraldean

eta erdialdean aise entzun daitekeena. Gure eremuan iduri luke Gesalatz berrikuntza

hau erabiltzen ez zen eremua dela, baina Goñerrian eta Ollaranen

erabiltzen zen eta ageri da Deikazteluko eta Elortzibarko Zabalegiko predikuetan;

ez dugu Oltzako eta Itzarbeibarko berri; ekialderat Eguesibarren eta

Aezkoan ez da ageri.

12.8. Gure inguruko hizkeretan -a morfemaz bukatutako adizkiak erabiltzen

ziren Nor saileko “izan” aditzaren iraganeko aldaeretan lehen eta bigarren

pertsonetan: nitza & niza, zina, gina ditugu Eguesibarren, baina ze eta

zire & zere hirugarrenean. Bonapartek Garesen ere bildu zituen eta Oltza

zendeako Iberoko guruzpideko kantuan ere badira, nahiz Bonapartek Oltza

herrian nitze & ze sailekoak bildu zituen. Gesalazko eta Deikazteluko predikuetan

ere bada -a eta baita Muzkiko Elizalderen lanean ere: gu nola sartu

guina becatuan (1735: 38); Beriainek berak ere badakartza. Andimendiaz

bestaldera -an sailekoak ditugu beti Burundan; Aranatzen eta Ergoienean bi

joerak batera ageri zaizkigu eta Arakildik eskuin -en-dunak nagusituz doaz;

berdin jarraitzen da Gulibarren, Txulapainen, Ezkabarten, Odietan, Ultzaman,

Anuen eta Esteribarren barrena. Erroibarren eta Aezkoan -e erabiltzen

da, Goñerrian eta Ollaranen bezala.

13. NAFARROA GARAIKO ERDIGUNEKO EZAUGARRIAK

13.1. Dakartzagun ezaugarri hauek Nafarroa Garaiko erdialdeko ibarretan

ageri diren horietarik dira eta ez da harrigarri gertatuko erdiguneko hizkeratzat

jo daitekeen hego-nafarrera egiten den eremu edo ibar batzuetan bederen

aurkitzea.

13.2. Bizkaiko mendebaldeko bazter hizkera batzuetan bezala (Zuazo

1998a: 223), -ei diptongoaren -ai-ranzko bilakabidea gertatu da hego-nafarreraren

eremuan Ameskoan, Gesalatzen, Oltzan –Goñerrian baino areago–

eta Ollaranen; Itzarbeibarren ere egon zitekeela erakusten du Utergako dotrinak.

Andimendiaz bestaldera ere badira honelakoak Burundan eta Sakana

erdialdean; EHHA-ko datuek erakusten dutenez baliteke Larraungo Baraibarren

eta Oderitzen nahiz Basaburuko Berueten ere agertzea: ogai ‘hogei’.

452 [26]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!