16.01.2015 Views

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IÑAKI CAMINO

gen ‘hemen’. 25. igautreak ‘inauteriak’. 26. igor ‘inor’. 27. ijan ‘izan’. 28.

iken(du) ‘izan’. 29. il(l)unsarre ‘ilunabarra’. 30. intze ‘iltzea’. 31. iragazi

‘irabazi’. 32. jendamende ‘belaunaldia’. 33. katuli ‘katilua’. 34. kerrade ‘kedarra’.

35. kurtu ‘makurtu’. 36. larrapo ‘apoa’. 37. llano ‘lainoa’. 38. masjuri

‘maskuria’. 39. mereji ‘merezi’. 40. montiatu ‘pilatu’. 41. nirabe ‘zerbitzaria’.

42. ollataxegi ‘oilategia’. 43. oreitu ‘oroitu’. 44. otsadar ‘ortzadarra’. 45.

otsots ‘ostotsa’. 46. oxtoxirik ‘oinutsik’. 47. sasi ‘eutsi, jasan, zutik edukiarazi’.

48. sautsi ‘jaitsi’. 49. sostatu ‘jostatu’. 50. txintxilinkarda ‘kilkerra’. 51.

txitxillo ‘txitxirioa’. 52. txujen ‘zuzen’. 53. urapo ‘igela’. 54. zarkume ‘guraso

zaharren seme-alaba’.

16.3. Ia esklusiboak diren hitz edo aldaerak ere aurkitu ditugu, hego-nafarrerak

muga lexikoak alderdi batzuetan hautsirik balitu bezala; alegiazko sare

horren zuloa dela bide, hitz horiek Zaraitzun ageri dira. Berriz ere argi gelditzen

da hego-nafarrerak eta zaraitzuerak hartu-eman hertsia zutela. Ele horietarik

hurrengoak orokorrak dira hego-nafarreran:

1. butzu ‘putzua’. 2. ellorri ‘elorria’. 3. entendatu ‘ulertu’. 4. eskui ‘eskuina’.

5. giltzurrun ‘giltzurdina’. 6. iago ‘gehiago’. 7. logune ‘lokia’...

Ia esklusiboak diren beste ele edo aldaera batzuk eskualde batzuetakoak

dira bakarrik:

1. albas ‘ahalaz’. 2. azaro ‘urria’. 3. burrin ‘burdina’. 4. kristio ‘kristaua’

32 . 5. mandre ‘maindirea’. 6. obenena ‘hoberena’. 7. otron ‘otordua’. 8.

soinegi ‘sorbalda’. 9. solo ‘bakarrik’ adberbio erdaratikakoa. 10. txuku ‘lehorra’.

11. txutirik ‘zutik’. 12. zenboron ‘zenberona’...

16.4. Ipar Euskal Herriko hizkeren isuria duten hitz ugari ageri dira hego-nafarreraren

eremuan. Hitz horiek ez dira Sakanan, Basaburuan, Imotzen,

Atetzen, Odietan, Ultzaman, Anuen, Baztanen edo Bortzirietan erabiltzen,

Nafarroa Garaiko euskal eremuaren hegoaldekoak dira. Hitz hauekin ere sortatxo

bat osatu dugu. Ezaugarri honek garrantzia du, azken batean Nafarroa

Garaiko ipar-ekialdean ez dagoen hainbat hitz edo aldaera Nafarroa Garaiko

hego-ekialde euskaldunean badagoela edo bazegoela erakusten baitigu. Ez dira

hego-nafarrera guztian zehar ageri diren hitz edo aldaerak, ez diote azpieuskalki

honi batasunik ematen, baina Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko

hizkeretan ageri ez diren ekialdeko hitz edo ezaugarri batzuk hego-nafarreran

badaudela ohartzeak garrantzia du, azken batean Nafarroa Garaiko ekialde

euskaldunean iparretik hegora aldea dagoela adierazten baitu. Hona zein diren

hitz edo aldaerok:

1. abuin ‘ahoko haguna’. 2. agitu ‘gertatu’. 3. akar ‘errierta’. 4. au(l)fer

‘alferra’ 33 . 5. bardin ‘berdin’. 6. belauriko ‘belauniko’. 7. bil(l)o ‘ilea’. 8. buluxi

‘biluzi’. 9. egotzi ‘bota’. 10. egun ‘gaur’. 11. eri ‘atzamarra, behatza’. 12.

futots ‘zaldiak sudurzuloetarik ateratzen duen hotsa’ eta baita ‘mar-marra’

ere. 13. ilari ‘hileta’. 14. irur ‘hiru’. 15. iskiritu ‘garrasia’. 16. laur ‘lau’. 17.

otsorrai ‘belea’. 18. pizu ‘pisua’. 19. tresena ‘arropa’. 20. ukarai ‘eskumuturra’.

21. zamari ‘zaldi irendua’.

32 Toponimiak salatzen duenez hegoaldera Eslaban gristio aldaera erabiltzen zen (Salaberri Zaratiegi

1994: 244-5).

33 Bokal belarea duten aldaerak Eguesibarren, Erroibarren, Aezkoan, Zaraitzun, Erronkarin, Zuberoan

eta Nafarroa Beherean ageri zaizkigu.

458 [32]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!