16.01.2015 Views

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

Hego-nafarreraren egituraz - Dialnet

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IÑAKI CAMINO

eremu hauetan guztietan bederen ageri dela: Burundan, Sakana erdialdean,

Arakilen, Imotzen, Basaburuan, Ultzaman, Anuen eta Erroibarren.

13.8. Joakin Lizarragaren lan idatziak erakusten digu Eguesibarren erabiltzen

zela -ki aditz atzizki hanpatzailea eta erabiltzen da ekialdeko hizkeretan

egun Esteribarren, Erroibarren, Luzaiden eta Aezkoan, baina ez Zaraitzu-Erronkarietan

ezta Zuberoan ere. Hego-mendebalean ez da ageri Gesalazko,

Itzarbeibarko, Goñerriko eta Oltzako hizkeretan. Goiti erdialdean Olaguen,

Odietan, Ultzaman, Atetzen, Imozko Oskotzen, bi Basaburuetan, Aranon,

Areson, Goizuetan, Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen erabiltzen

da, baina ez mendebaldera: Burundan, Sakana erdialdean eta Larraunen ez

da ageri (Iñigo, Salaberri & Zubiri 1995).

13.9. Nor saileko dire ‘dira’ edo zire(n) ‘ziren’ adizkietan dere / zere(n) asimilazioa

gertatu da gibeleko norabidean 28 ; honako eremuetan ageri da berrikuntza

hau: Burundan Altsasun, ekialdeko Arakilen, Larraunen, Imotzen,

Basaburuan, Gulibarren, Ezkabarten, Odietan eta Olaibarren bederen; Txulapainen

ez dugu sumatu, baina Gulibar ondoko Otsakarren zien eta zirenez

gainera bada ze(r)en ere. Hegoaldera Goñerrian, Ollaranen, Oltza zendean,

Eguesibarko Elkanon, Agoitzen, Longidako Mugetan eta Artzibarko

Uritzen ere bazen; ez dugu honelakorik sumatu Gesalatzen, Itzarbeibarko

Garesen, Utergako eta Ukarko dotrinetan edo Elortzibarren. Iparrera Esteribarren

eta Erroibarren ere ez da ageri eta espero izatekoa zenez, ezta Aezkoan

ere.

13.10. Nafarroa Garaiaren erdialdeko berrikuntza da aditz morfologiako

(di)tuzte > (di)tute bilakabidea ere, hurrengo ibarrok biltzen dituena: Larraun,

Arakil, Goñerria, Oltza zendea, Gulibar, Txulapain, Odieta, Ultzama,

Anue, Esteribar eta Erroibar. Litekeena da ibar batzuetara XX. mendean hedatu

izana; esaterako, Eguesibarren ez zen erabiltzen eta Artzibarko Urizko

Juan Cruz Elizalderen kristau ikasbideak tuste dakar, baina K. Artolak XX.

mende bukaeran Artzibarko Arrietan eztute eman kanibetak bildu du; baliteke,

beraz, berrikuntza hau Artzibarkoa ere izatea, itxuraz ez aspaldikoa, ala

euskararen erdoilari ote dagokio, hiztunak singularra eta plurala bereiztea kamusturik

duelako Nolanahi ere den, ez da ageri Gesalatzen, Itzarbeibarren,

Eguesibarren, Esteribarko Eugin, Erroibarko Lintzoainen ezta Aezkoan ere.

13.11. Nafarroa Garaian iparreraino eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribiraino

hedatzen da Nor-Nori-Nork aditz sailean pluralgilean gertatu den -

zki- > -it- aldaketa analogikoa, dizkiot > ditiot bezalako adibideak eragin dituena;

zertzeladetarako ikus Zuazo (1998a: 216). Salbuespena hegoaldeko

eremuan dago: Gesalatz ibarra kontserbatzailea da, Mz. de Morentinen testuetan

garbi ikusten da -zki- erabiltzen zela eta lehenagokoak diren Elizalderen

kristau ikasbideko adizkietan ere -zki- dugu, mende bete lehenago idatzi

zuen Beriainen lanean legez. 1729ko predikuan ere berdin, baina J. Lizarraga

eguesibartarraren testuetan eredu berritzailea dugu dagoeneko: ditio ‘dizkio’,

tida ‘dizkit’, tigu ‘dizkigu’, tiot ‘dizkiot’... Idazkiak lagun aise ikusten da

aldaketa ibar batzuetan XVIII-XIX. mendekoa edo dela. Andimendiaz hegoaldera

dauden ibarretan Bonaparteren garaian -zki- nahiz -it- morfemak erabiltzen

ziren. Hori gertatzen da Goñerrian eta Oltza zendean, baina J. M. de

28 Alde bat uzten dugu oraingoz Nor-Nori-Nork saileko dida > dire > dere ‘dit’ bilakabidea.

454 [28]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!