21.01.2015 Views

Maquetación 1 - Eta Kitto!

Maquetación 1 - Eta Kitto!

Maquetación 1 - Eta Kitto!

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16 gaztekitto

teen ajeak

Cielito Musika Bandarentzat Santa Zeziliari eskainitako

asteburua izan da atzean laga berri duguna eta musikarientzat

horren garrantzitsua den hitzordua aprobetxatu dute

taldearekin bat egin duten gazte biren aurkezpen "ofiziala"

egiteko: Aitor Bastida eta Andoni Campos klarinetistak,

16 urterekin, gaur egun 45 bat kide dituen Cielito Musika

Bandako kide gazteenak dira. Martitzeneko entseguan eman

ziguten euren esperientziaren berri.

- Zer moduz joan zen domekako

kontzertua

Oso ondo. Jende asko joan

zen ikustera eta dena oso ondo

irten zen. Oso pozik gaude.

- Bandarekin jendearen aurrean

jotzen zenuten lehen aldia

izan zen

Ez, aurretik beste behin kontzertua

eskaini genuen Coliseoan,

apirilean. Eta hortik kanpora,

sanjuanetan eta beste

batzuetan ere ibili gara Cielito

Musika Bandarekin batera jotzen,

baina domekakoa berezia

izan zen, Santa Zezilia kontzertua

izateaz gain gure aurkezpen

"ofiziala" ere izan zelako. Bestela,

bada urtebete inguru Cielito

Musika Bandako entseguetara

etortzen hasi ginela.

- Nola animatu zineten bandan

sartzen

Nire kasuan (Aitorrek) familian

bertan hasi ziren animatzen,

izan ere familiako batzuk,

aita tartean, bandan jardundakoak

dira eta eurek animatzen

ninduten gehien. Eta nik (Andonik)

ba ikasten eta klarinetea

jotzen jarraitzearren erabaki

nuen bandara sartzea.

- Noiz hasi zineten musika

ikasten

Zortzi bat urterekin, lehenengo

solfeoko klaseetara joaten

hasi ginen eta gero klarinetea

ikasten jarraitu genuen

J.B. Gisasola Musika Eskolan.

- Eta zergatik aukeratu zenuten

klarinetea eta ez beste instrumenturen

bat

Nik (Aitorrek) aitak ere klarinetea

jotzen zuelako eta nik

ere hori egitea nahi nuelako.

Eta nik (Andonik) ez dakit ba,

probatzearren aukeratu nuen

eta, behin probatuta, gustatu

zitzaidanez, ba ikasten jarraitzea

erabaki nuen.

- Klarinete ikasle gazteak izanda,

asko ikasten duzue Cielito

moduko musika banda handiarekin

batera jardutean

Ilusio handiarekin dihardugu

eta benetan ere asko ikasten

dugu entseguetan taldeko

beste musikariekin batera ibiltzean,

aholkuak-eta ematen

dizkigute. Bestalde, klaseetara

joaten segitzen dugu, maila

bat lortu arte ikasten jarraitzea

beharrezkoa delako.

- Zuen adineko gazteek entzuten

duten musika, oro har,

bandan eskaintzen duzuen

musika estiloarekin zerikusi

gutxi izango du, ezta

Bai, geuk ere etxean eta lagunartean

entzuten dugun musika

oso bestelakoa da: ska eta

beste estilo batzuetako abestiak

gustatzen zaizkigu. Baina

bandarekin jotzen ditugun piezak

ere ondo daude eta, gainera,

beti egoten da ondo estilo

ezberdinetako musika entzutea,

ahalik eta gehien jakiteko.

Aitor Bastida / Andoni Campos

(KLARINETISTAK)

"Asko ikasten

dihardugu

Bandakoekin"

Errebal, 12 - behea

Tel./Faxa: 943 531 809

tintalur@gmail.com www.tintalur.com

Tintalur

Kartutxo eta Toner Birziklaia eta Salmenta

ITZULPEN

ERA GUZTIETAKO TESTUAK

ITZULTZEN DITUGU,

euskaratik gaztelerara,

gazteleratik euskarara,

eta ingelesetik euskarara.

ZERBITZUA

elkartea@etakitto.com

...eta kitto! 12/XI/23 ● 826 zkia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!