11.07.2015 Views

628 zenbakia - Eta Kitto!

628 zenbakia - Eta Kitto!

628 zenbakia - Eta Kitto!

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

elkarrizketA 19“Erabakiorrak izatera iritsi nahi dugu”Hilabete baino gutxiago geratzen da hauteskundeorokorretarako. Martxoaren 9an jakingo da estatuannork aginduko duen, galtzailea nor izan deneta bestelako emaitzak. Aralar-ek zeresana izan nahi duhauteskunde hauetan eta bere garrantzia handitu nahidu Patxi Zabaletak koordinatzen duen taldeak.PATXI ZABALETA, ARALAR-EKO KOORDINATZAILE NAGUSIA- Nola egiten dio aurreAralar-ek martxoaren 9kohauteskundeei?Apaltasunez eta tinkotasunez.Apaltasunez, gurebitartekoak gutxi direlako.Gure apostua oso zaila da,besteak beste, politikaninork ez duelako erreztasunikematen edo oparirik egiten.Esate baterako, baztertuegin gaituzte eztabaidapublikoetatik, komunikabidepublikoetan daudenetatik,baina saiatuko gara guretokiak bilatzen. <strong>Eta</strong> tinkotasunez.Guk uste dugu guremezua alde batera eta besteragogor bota beharradaukagula gai sozialetan,gai politikoetan eta gai demokratikoetan.- Zeintzuk dira zuen proposamenak?Hamaika proposamenegin ditugu eta ildo nagusiakhauek izango lirateke:bata normalkuntza politikoaeta pakea da. Bigarrena daerabaki ahalmena, erabakikolektiboaren eskubideadefendatzea, beste arlo batean,gure jarrera politikoekeramaten gaituzte oposaketazuzen bat egitera eskuinmuturreko PP edo UPN-rekinedozein konpromezupolitiko hartzeari; eta gero,ezkerreko politikak, bai ongizatearenmailan bai lanharremanenmailan bai ekonomiakoarlo guztietan.- Zein emaitza lortzea esperoduzue?Gure apustua da Gipuzkoandiputatua ateratzea.Bizkaian eta Araban, bestetik,botoen %5 lortzera iritsinahi genuke. Hori da jarridugun helmuga, badakigulakoAralarrek garrantziaizaten eta baldintzagarriabihurtzen den neurrian aldatuegingo direla Euskal Herriosoko eta, zehazki, EuskalErkidegoko mapa politikoaeta jokabide politikoak.Beraz, erabakiorrak izaterairitsi nahi dugu.- EAE-ANV eta EHAK ilegalizatuegin dituzte, Batasunakohainbat kide atxilotu.Demokraziak une larriakbizi ditu Euskal Herrian?Bai, Euskal Herrian demokrazioakoso egoera garratzabizi du eta ez arazo horrengaitikbakarrik, gehiagobaitaude; esate baterako,ezin dugu ahaztu orain ETAekintza armatuak egiten aridela eta ezin dugu ahaztu,baita ere, egoera zailean bizidirela politikari eta pertsonaugari. Guztiak hartubehar dira kontuan, giza eskubideenurraketak, baina,baita, eskubide sozial etapolitikoen urraketak ere.- Erabaki judizialak politizatzenari direla uste duzu?Bai. Oso kritikoak garalegearen erabileraren gaineaneta kritika horretanmaila bi jarri nahi ditugu.Maila batean, PP eta eskuinmuturreko alderdiak jartzenditugu UPN barne.Horiek ideologikoki aldarrikatzendituzte erabaki judizialhauek eta hori oso larriada, ez da maila demokratikobatera iristen. Baina bestemaila batean, oraindik larriagoada alderdi sozialistakegiten duena. PSOE-k,orain arte, beste balio demokratikobatzuk ahoanerabili ondoren, elkarrizketademokratikoa esaterako,azkenaldian murgildu eginda PP-k eskatzen zion jokabideraeta instrumentalizatzenari da bere jokabidehori helburu elektoralistengaitik.Demokraziaren prostituziohori, beti gaitseztekoabaldin bada, gaitseztekoagoada oraindik helburuelektoralistekin egiten denean.<strong>Eta</strong> justiziaren jokabideaere salatzen dugu. Justiziaribehin eta berriro leporatudioguna esan behardiogu, izugarrizko kalteaegiten ari direla epaileakjustiziari. Badago esaerazahar bat aspaldiko abokatuokerabiltzen duguna,“justiziari kalte gehiagoegiten dio epaile ustel batekehun lapurrek baino”.- Nola egingo dio aurreherriak egoera honi?“Giza eskubideen urraketak kontuanhartu behar dira, baina baita eskubidesozial eta politikoenak ere”Nik uste dut elkartu ahalizateko oinarriak bilatu beharditugula, eta oinarri horiekprintzipio eta oinarridemokratikoak dira. Guk elkartasunaadierazten dieguBatasunako atxilotuei, elkartasunaadierazten diegunbezela ekintza armatu bateankaltetuak gertatzen direnei.Baina elkartasuna adierazteak,kondena egiteakedo horrelakoek ez dute balionahikoa, ez dira aski. Oinarridemokratikoetan elkarketapolitiko bat lortzenden momentutik aurrera,herri honek bide guztiakegin ditzake, baita independentziarenaere.- Euskal arazoaz haratagobadago zerbait?Euskal arazoaz haratagodago dena, euskal arazoadenean dagoelako murgilduta.Euskal arazoa gizartearazoetan murgilduta dago,gizarte arazoen aldebat da. Abertzaleak ideologiaguztietakoak gara etajakin behar dugu euskalabertzale izateak ez duelaesan nahi beste gizartemailako balioetan iritzirikez izatea.EKHI BELAR...eta kitto!/2008-II-22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!