24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1/ BIHOTZ BAT ... KEZKAZ BETEA

Xalbadorren bihotza! Zuk, gizon hau ezagutu ez duzuna,

begira zazu azalaren latza edo begiaren iluna baino

barrenago, edo berari ezin begiratuan, irakur edo abestu,

gora gora, liburu honetako kantuak. Bihotz bat, Xalbadorren

bihotza, duzu hemen aurkituko bero beroa, hitz eta

gogoeta guzietan jo eta jo ario Jo, bai, egiten du, eta panpaka,

edo pilpiraz. Horra nun dagoen hor bihotz hori dardaratua

eta inarrosia, eta bihotzarekin, bihotza bezain bizi

eta minbera, gizona bere osoan.

Dugun ikus nolakoa zaikun bihotz hori azaltzen:

etxean, lanean, adixkideetan, eta adixkide haundienarekin,

J ainkoaren ai tzinean.

ETXEA ET A FAMILIA

Etxea du bihotzak bere lehen jo lekua, etxean du maitasuna

ezagutu, hazi, segidatu. Hori lehen lehen agertzen

zaio liburu hau jastatzen duenario Bego berak erran horen

seme dugun Xalbador:

Aita nuen gizon bat tatxarik gabea,

haren seme hau baino ainitzez hobea.

«Kantua ta fedea ditut aitarenak» erran ondoan goretsi

dezala ere bere ama, huni buruz diolarik:

Amodioz nahi zinuela nitarik gizon bat egin.

Eta huna, lehengoen alderat dituen zorrak eta ezagutza

erran ondoan, nola mintzo den oraingo etxeaz eta bere

familiaz, bere maitasuna hain baitu gogotik kantatzen. Bere

lagun maitea «hogoi urtetan bezala» maite duela badakigu

berak erranik, zeren:

Amodioa zintzoa bada, ez dira konda urteak.

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!