24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

III ARRANTZA PETIK LOREAK

Beldur batek hartua nago ni ere, orain artean idatzi

ditudanak ikusita: ez ahal dutala Xalbador erakutsi gaztaina

kormutsa edo karloa bezala, dena xixtaz eta latzez betea.

Ez neukan bada horrelako gogorik. Gehiago dena, egia

ez da holakoa. Ez dago dena hortan Xalbador, hurbiltzekorik

ere.

Huna laburzki zein diren arrantza horien artean, arras

agerian eta iguzkiari dauden hiru lo re mota. Xalbadorren

loreak dira: bertso eder batekin gogoeta indartsu errateko

molde nasai eta betea, poesia, eta beharrean hirugarrenik

irriparra sortzen duen alaitasuna.

GOGOETALARI INDARTSUA

Xalbadorrek, begia kolpatu aurretikan ere, ez zeukan

nigar meleka, ez haur nigarra edo gaixo nigarra. Gizon

nigarra bai ordea! Gizon gogoetak, sakonak eta indarrez

beteak ditu agertzen beti. Gogoetalari da gizona, eta gogoetak

lanera derama. Lanerat eta askotan be re baitan, edo

gu baitan, zerbait aldatzera. Huna nola mintzo den gure

mendian, muga hortan pasatzale diru gose batzuek gosez

eta hotzez hiltzerat utzi dituzten gizon beltz batzuez:

Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak,

bertzek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak.

Sendimendua eder, horra lorea! Baina sendimendua

egun guzitakoa delarik ere, lore eder egiten du egun guzitako

hitza bera, bertsu eder eta ongi orraztatuan errana

delarik:

Ene denboran jauzika nabil ixtriputik ixtripura,

zonbait oinaze jasaitekoa etorri nintzan mundura.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!