24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ez naiz orroitzen zertan pasatu ginuen denbora, dantzarier

beha edo. Orroitzen naizena da, ja etxolarat abian

ginen mementoan, hauteman ginituela lau edo bortz gizon

pertsuka ari ostatu hortako sukaldean. Lorentzo eta biak

leihoaren kanpotik jarri gintzaizkioten beha.

Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela; bainan

etziren nik amensten nituen heietarik; ez beti ere, nik

nazkien kantuen egileen hainekoak. Harrapatua nintzan. Ez

nituen dudarik gabe pertsularitzat hartu ere. Bertzenaz etzen

pasatu zena pasatuko.

Tira ahala ari ziren, kasik aldiarik ezin hartuz, bainan

ahal bezala; eta nik pentsatu nuen ene baitan:

-Horiek bezanbat nik ere egin nezeakek!

Ixilduxe ziren batez, hor, kasik nihaurek nahi ez nuela,

bota nioten bat leihotik barnerat. Denak eni beha jarri ziren,

eta zakur batzu bezala oldartu zitzauzkitan. Etzitzaioten nonbait

ongi joan gazte mukuzu bat heien artean sartzea.

Zerbait gaizki egin izan banu bezala, ihes egin nuen

mendi alde, Lorentzo enekin neramala.

Hori izan zen ene lehen pertsua. Hamasei urte nituen.

Zer pertsu eman nuen ez naiz orroitzen; ez orroitu nahi ere

funtsean. Banaki norbaitek gogoan duela, zer nahi eman

nezoke ixiltzeagatik.

Guk, eskolatik goizik al de egina eta ardura ait'amen

bixtatik urrun bizi ardien estakuruan, gure gisako hiztegi

bat moldatua ginuen, hiztegi arrunta biziki; eta pentsatze,D

dut, pertsua bururatzea gatik, edozoin hitz mota baliatu

nuela, eta mihiak ez ditu errex uzten behin hartu plegu

txarrak.

Badu iturrixka hunek gero ere zonbait basur botarik, ur

garbi ixurtzen hasi artean.

Gainerat, pertsuka hasterat doan gazte batek, zer ez du

erranen poto eginen duen baino lehen? Alta, poto egitea

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!