24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ehin magnetofonean hartzea gure kantaldia, eta hartarik

entzuten ahal gintuzke etxean.

Alta, ez da lan errexa gai berarekin beti gauza berria

egitea. Edozoin sukaldarik erranen dautzu hori.

Baditaike ene lagun guziak ez diren ene aburu bereko,

diotalarik hobe dela lehen zer kantatu den ez orroitzea. Baditaizke

erranen dutenak behar dela preseski gogoan izan

lehen kantatua, gai bera datorrenean hitz beretan ez erortzeagatik.

Bainan nik pertsu berdintsuak kantatzen entzun

ditudanek, badakit ongi bazakitela zer egiten zuten.

Bertze bertute bat bada, pertsularia aunitz lagunt lezakena

lan onaren egiten. Hori da, aire edo doñu aunitzen

ezagutzea, eta heietarik, erabjli behar duzun gaiari dohakonaren

hautatzen jakitea. Konparazione: heriotze batetaz kantatzea

ez dohakizu Uso xuria'ren airean.

Ezin ukatua da ere, hainbatean errexki eta ongi kantatzen

duen baten ahotik, pertsu bera ere beti goxoago dela

beharrientzat; bai eta kantatzeko errextasunak lagunt dezakela

pertsu hobearen egiten ere.

Horra: ustez aipatu ditut pertsulari bate k, osoa izaiteko,

baitezpadako dituen bertuteak. Horiek denak bere baitan

sendi dituenak, altxa dezala erhia! Ez dut uste ene bi eskuetan

den baino aunitz gehiago altxatuko den Euskal-herri

guzian.

64

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!