24.01.2013 Views

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gizon horrekin elekatzen nintzan guziz, hautemaiten

nuen nihaur pertsulari izaiteko tirria bizi bat; bainan ez

nuen esperantza izpirik hala izanen nintzala egun batez, gaur

Aita Saindu izaiteko baino gehiago.

Alabainan, nik uste nuen Jainkoak, apostoluak Izpiritu

Sainduz dohatu zituen bezala ebanjelioaren predikatzeko,

bertze gizon batzu dohatu zituela pertsulari izaiteko. Oraino

ere badira hala uste dutenak, bainan ez da egia.

Bixtan da Jainkoak ezarri duela hazi zerbait gure baitan,

batzuetan azkarragoa eta bertzetan ahulagoa. Guri dago ordea

bihi horren oziaraztea eta gero landare hortaz arta

hartzea.

Nehork ez lezake sinets eni segurik zonbat gosta zautan

hain huntaraino ere heltzea. Baditaizke ahatik ni bezanbat

entseatu direnak, ez baitira deusetarat heldu. Zerbait

pindar bazitaiken beraz ene baitan, bainan biziki ahula.

Ufatuaren bortxaz zaizko artetan gar zirrista batzu atera.

Banuke gai huntaz erraiteko gehiago, bainan ez dut as·

tirik huntan zabartzeko. Aintzina joan behar dut.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!