07.05.2013 Views

Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sare transeuroparrei buruzko euskal ikuspegi bat:

ingurugiroa, azpiegiturak eta burujabetasun eza

Koldo Gorostiaga

Europarlamentario de EH

Miembro de la Comisión de Medio Ambiente del PE

SUMARIO: I. INGURUGIROA.- II. AZPIEGITURAK.- III. BURUJABETASUN EZA.

Ingurugiroa, azpiegiturak eta politika. Hona hemen Europako Mugimenduaren Euskal

Kontseiluak antolaturiko mintegi honen barruan aipatuko ditudan hiru zutabe nagusiak. Zein

baino zein garrantzitsuago eta elkarren artean osagarriak. Gaurko gaia beraz, hein haundi

batean, Euskal Herriko XXI. mendeko gizarte arazoa dugu.

Alabaina hortan dugu koxka ...eta kezka: gure gizarte osoaren arazoa izanik ere honen

ikuspegi globalik falta zaigu, edo/ta arloz-arloko ikuspegi soiletaz arduratzen garela dirudi, arazo

tekniko hutsa balitz bezala.

I. INGURUGIROA

Bilboko ibaiaren beste aldean, Deustuko Unibertsitatean hain zuzen, duela hogei bat urte

antzeko Forum bat ospatu zen “Calidad de vida y medio ambiente” izenekoa, non munduko itzal

handiko adituek, ikuspegi askotariko metodologiaren bitartez, ekarpen benetan garrantzitsuak

egin zituzten. Horrela, gure bilbotar jauntxoez gain iritzi publikoari ere heldu zitzaion

ingurugiroaren babesaren aldeko gri•a.

Garai hartan jadanik kutxaduraz eta satsuduraz (Ingurugiroaren etsaiak) buru-belarri

arduraturik zegoen Joserra Etxebarria lagunak zioen: “Teknologiaren hazkundearekin batera

datorkigu ekosistema askoren heriotza...Satsuduraren ondorioak aurrikusi behar dira, eta

zorionez sekula baino nabarmenagoak ditugu gure begibistan...Ingurugiroa ez da teknikarien

eskuetan utzi behar,” guztien buruen gainean etengabe dagoen ezpata pozointsua baita,

oroitarazi zigun Joserrak.

Ingurugiroaren ardura herritartu behar zela, eskatzen zuen Joserrak eta mende laurden bat

igaro ondoren arazoa inoiz baino nabarmen eta premiatsuagoa dela nago ni ere.

Horra hor, adibidez, Claude Martin, WWF erakundearen buru denak, berriki (Seatleko

gailurrari begira) zioena: “Gure planetak azken 25 urteetan bere ondare natarularen %30 galdu

du jadanik. Denboraldi berean, munduko merkataritza bi aldiz azkarrago hazi da eta honek

ikaragarrizko eragina du ingurugiroan”.

Euskal Herrian tamalez, satsudura arazoek eragin handia izan dute eta dute. Dakigunez,

satsudurak ekosistemaren aurka jotzen du eta bere presentziak gure gizarteak bultzaturiko

ekimen kaltegarriak adierazten ditu. Honen aurrean ez dugula gai honek eskatzen duen

ardurarik erakutsi argi dago, orain arte bederen (1).

Irtenbidea ez da itsu-itsurik aitzinamenduaren aurka jotzea eta zero hazkundearen alde

azaltzea, ingurugiroa errespetatzen den bitartean. Gauden bezala egotea etorkizunean ere

bada, inolako mesederik ez egiteaz gain natura berak, dinamikoa denez, aldaketak eta

egokipenak etengabe eskatuko dizkigu ezinbestez. Erronka nonbait aukeretan datza.

Azkenengo hamar urteetan erdi antzua den eztabaida bizia izan dugu: ea egia den klima

aldaketaren prozesua eta honen inguruan aipatu izan diren kausa eragileak. Orain aldiz argi

dago eztabaidaren funtsa klima aldaketaren lastertasunean datzala.

Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

227

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!