07.05.2013 Views

Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Koldo Gorostiaga

Iparraldean, Hendaiatik Akizeraino (Landak), egunero ikusten dugu “TGV” delako lehen

belanauldiko AHTaren adibidea. Nahiko motel dabil oraino, betiko burdinbide moldatugabearen

ildotik baitoa.

Frantziako “SNCF”, TGVrentzat burdinbide berri bat egiteko asmoz dabil aspalditik. Horren

alde darabilen argudio nagusia, Akize eta Hendaiaren artean, 39 minutuko irabaztea da.

Burdinbide berri honen aurka, ahots asko altxa da, batez ere, Iparraldeko ekologistena. Azken

hauen argudioari kasu egiten badiogu, irabazpena minutu bakarrekoa besterik ez da izanen,

gainontzeko 38 minutu berdin irabaziko bailirateke, betiko burdinbidea erabiliz, Hendaian

treinaren ardatz aldaketa ekiditen bada eta Baionatik Bidasoaraino, geldialdiak kentzen badira.

Beraz, minutu bat ez besterik irabazteagatik, 5 mila milioi libera xahutuko dira.

Horretaz gain, Frantzian zehar, TGVren esperientziak erakusten digu, enplegu murrizketak

sortzen dituela gainontzeko burdinbide sareari buruzko “Kanibalismoa” eragiten duelako: 1992

urtean, “SNCF”ek 4500 lanpostu desagertarazi zituen eta 1993 urtean, 6500 lanpostu.

Halere, AHTren arazoa, gizarte osoaren ikuspegitik aztertu beharreko zerbait da. Ez dugu

ahantzi behar, azken 100 urteetan, trenaren funtzio garrantzitsuenetariko bat, sare funtzioa

betetzea izan dela, gizartea irrigatzea; hau da, lurralde barneko hiritar multzo desberdinen

harremanak erraztea. Gaur egun, aldiz, AHTren funtzioa, megapolien arteko loturak azkartzea

da, bainan tartean dagoen eremua, biztanleak barne, basamortu bihurtzen du. Gure

zorionerako, Euskal Herrian oraindik hiri nagusietatik aparte, biztanleen multzoek (gure herrihiriek)

beren dinamika eta bizi propioarekin jarraitzen dute, Europako beste lekuetan ez bezala.

ENVIRONMENT IN THE EUROPEAN UNION AT THE TURN OF THE CENTURY

232 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!