07.05.2013 Views

Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask

Descargar publicación - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Koldo Gorostiaga

Sare transeuroparrak Euskal Herriari eskatzen diona gure herriak ez duela ematerik, bere

gizarteak goitik-beherako jasangaitza litzatekeen txikizioa pairatuko lukeelako.

Eusko Jaurlaritzak, erabat tematurik AHTren planarekin, ez du amorerik eman nahi eta

itsuarena egiten du. Gure gizarte ordezkari guztiekin eztabaida zabalduz beste aukeraren baten

bila ahalegindu ordez, nahiago du sistema ultraliberalaren zaindari gisa aritzea. Ekologisten

hitzetan “ordezkatzen dituen tokiko botere politiko ekonomikoek, Europatik ezartzen diren

planak hemen bultzatzea onartuz, plan horietara moldatzen eta etekin propio handiena

ateratzen ahalegintzen dira.

Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailburuak, bere aldetik, argi utzi du “mahai gainean

dagoen burdinbide eredua aldaezina dela...sare transeuroparrari eskatzen ari zaizkion

abiadurak gaur egungo sistemak ematerik ez dituela” eta. Duguna eguneratzeak derrigorrezko

kirurgiako ebakuntza eskatzen duela gogorarazi digu Kontseilariak, Euskal Herriak “presentzia

propioa” izan behar duelako Europan zabaltzen diren eskenatoki berrietan.

Haatik, joan den azaroan Juan José Ibarretxe eta Alain Rousset -Euskal Autonomo Elkarte

eta Akitaniako buruak- Bordelen bildu ziren AHT proiektuei bultzatzearren eta Frantziako eta

Espainako Gobernuei galde eginez “Akize-Gazteiztik pastzen den Paris-Madril burdinbide

proiektua ez dezaten berantzerat utz”, Amann Sailburuaren hitzetan.

Agintarien logika beraz Europako ereduren ezinbestekotasunean datza, eta horren alde

egiteagatik prest daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta baita Lapurdi ere, kirurgia mahainetik

pasarazi, oso mingarria izan arren. Portaera hau gure irudiko, neurriz kanpokoa izateaz gain, ez

dator bat Europan bertan erabiltzen diren beste anitz eredukin.

Harrigarria bada ere, esate baterako, euskal orografiarekin antza haundia duen Galiciako

trenbidearen plana, -hain zuzen, Portugalekiko egingo duen etorkizuneko lotura- beste irizpide

zeharo ezberdinaren bitartez bideraturik dago jadanik, Galiciako Komunitate Autonomo,

Espainia eta Portugaleko gobernuen adostasunarekin. Izan ere, Portugaleko mugatik abiatuko

den Tuy-Ferrol Atlantiko-ardatza orduko 160 kilometroko abiadurakoa izanen da, Espainako

Sustapen Ministerioak ingurugiroaren babeserako hala erabaki duenez: “Dada la sensibilidad

ambiental de esta zona, adaptar este corredor a velocidades mayores de 160 km/h provocaría

impactos ambientales muy grandes” (B.O. Congreso de Diputados 1999/12/23).

Beraz, Portugal eta Espainiako Gobernuek (Galiziakoak harrizko gonbidatuaren rola izanik,

arlo honetan eskumenik gabekoa baita) Galiziako trenbideari buruz adostutako irizpideak,

Frantzia eta Espainiako Gobernuek (Jaurlaritzaren laguntzarekin) Euskal Herriari buruzko

burdinbidearen planaz erabili dituzten irizpide erabat ezbezelakoak izan dira, euskaldun

gehienen kalterako. Nolanahi ere, euskaldunen patu txarraren zergatiak beste eremu batean

atzeman behar dira; hots, Politikan.

III. BURUJABETASUN EZA

Ingurugiro eta azpiegituren arazoak arakatzen hasi orduko, subiranotasun ezarekin topo

egiten dugu halabeharrez.

Iparraldean, argi dagoenez, bertakoen botere izpirik ez dago. Den dena kanpotik erabakitzen

baita arlo guztietan, salbuespenik gabe. Ingurugiro eta azpiegiturari buruzko erabakitzeko

ahalmena beraz Iparraldetik at kokatzen da.

Hegoaldeko bi Autonomi Elkarteen kasuetan Espainiako botere nagusiekiko egoera

antzekoa dugu. Beren arteko harremanak, berriz, Espainiako Konstituzioaren argipean aztertu

behar dira eta ondoren, argi horri buruzko Auzitegi Konstituzionalak eginiko jorraketa

jurisprudentzialak izango du beti azken hitza.

234 Las Redes Transeuropeas (RTE) y el modelo federal de la UE. Una visión desde Euskadi

ISBN: 84-7248-869-1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!