26.08.2013 Views

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Feminismoak Soziologiari egindako ekarpenak 21

1.2.- 1960ko hamarkadatik aurrera ikertzaile feministek eginiko kritikak,

berrikuntzak eta ekarpenak.

Hamarkada honetan hasi eta egun arte, literatura feminista oso ugaria izan da;

era berean, azterketa gaiak biderkatu egin dira: emakumearen egoera, instituzio

ekonomikoetan, familiarretan, legaletan, politikoetan, akademikoetan eta

erlijiosoetan; sexualitatea; amatasuna; etxeko-lana; alarguntsa; dibortzioa;

emakumeen bizitza-zikloko urratsak; emakumeen aurkako bortizkeria;

emakumeen bizitzei buruzko ikerketa historiko eta konparatiboak ..., eta abar.

Horretaz gain, literatura feministak epistemologia eta metodologiako gaiak

jorratzen ditu, gehien bat, biak soziologi korronte nagusiari egindako kritika

barne hartuz eta ikuspegi filosofiko eta metodologiko alternatiboak planteatuz.

Oraingo honetan, batez ere, izkribu horien guztien artean, soziologi korronte

nagusian zenbait akats identifikatu dituzten idazkiez arduratuko gara. Kasu

batzuetan, ikertzaile feministek arlo teoriko esanguratsuak azalarazi dituzte, eta

lehenago soziologian ikustezinak ziren gaiak harrotu. Horietako bat da,

adibidez, generoaren mailaketa-sistema mantentzen eta birsortzen duen

mekanismo sozialen sare konplexua. Orain, ordea, gauza onartua da mekanismo

horiek aurki ditzakegula, bai sexuen arteko elkarrekintza sozialen arauetan, bai

kontrol instituzionaletan eta baita azkenekoz, bortizkerian bertan ere.

Era berean, urriak ziren gizarte-klaseen edo beste ezberdintasunen edo nazioen

arteko ikerketa konparatiboak, hauek ere genero-mailaketan oinarrituriko

ezberdintasunen berri eman baitezekate.

Soziologi korronte nagusiari zegozkion beste akats batzuk ez zetozen gai zehatz

batzuk ez ezagutzeagatik, kritikarik egin gabe beste batzuk onartzeagatik baizik.

Emakumezko eta gizonezko nortasunen estereotipo tradizionalak

zalantzagabeko legez ikusiak izan ziren denbora luzez. Horrela, giza portaeran

zeuden sexu ezberdintasunak estereotipo horiekin bat zetozenez, soziologoen

jakinmina ez zen iratzartzen.

Ikerketa feminista batzuek, ordea, azalpenak bilatzeko asmotan, gizarteegituraren

ezberdintasunetara zuzentzen zituzten beren ahalegin teorikoak,

emaitza hobeak lortuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!