26.08.2013 Views

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Foruzaletasunetik nazionalismora 251

jokabidea, bai etxeetan, gartzeletan, ospitaletan, bai erizain gisa, mezulari gisa

etsaiaren erasopean bai aberriaren askatasunaren alde armak hartu izana

goraipatu zuen. Ekitaldi berean, Paulina Ramosek, 26 urteko maistra batek,

diskurtso bat irakurri zuen, non euskal emakumeak mugimendu nazionalistan

parte hartzera animatzen baitzituen, hori bai, gizonezkoen senideen osagarri

gisa. O"Dailyk berak, Paulinaren diskurtsoa indartuz, emakume nazionalistak

animatu zituen irlandakoen eredua segi zezaten.

Modu apal batez, emakumeak izenak ematen hasi ziren. Apaltasun hori

gainditu guran, Gallastegik, Sara izenpean "la mujer no debe meterse en

politika" artikulua idatzi zuen Aberrin. Idazlan horretan, lehenago Tenek egin

zuen bezala, berak ere abertzaletasuna eta politikaren arteko desberdintasuna

ezarri zuen. 36

Emakume Abertzale Batzari lau jardun eremu esleitu zitzaizkion:

nazionalismoaren hedapena; hezkuntza; sorospena; zerbitzu afektiboak.

Eremu horietatik, jite politiko gehien zeukan eremuan, ideien zabalkuntzan,

emakumeak gizonezkoek ekiteko ahalmenik ez zuten esparruetan aritu behar

ziren soilki. Beraz, jarduera honetan ere, eginbehar guztiak partekatu

beharrean, gizonezkoen zein emakumezkoen jardueretan mugak ezarri ziren.

Emakumeei esparru pribatua zegokien. Horrela, nazionalismoa emakumeen

artean zabaltzeaz arduratu behar ziren.

Sorospenari eta hezkuntzari dagokienez, ahalbide ekonomikoak zituzten

emakumeek, gizarte onarpenaz, aukeratu zitzatekeen lan arloak ziren. 1920ko

hamarkadan klase ertaineko emakume batek lan kualifikazio gehien eska

zezakeen magisteritza zen bitartean, sorospena goi mailako kokapen sozialeko

familiakoentzat nortze bidea zen. Arlo biak, amatasunarekin duten

parekotasuna dela eta, gizartean ongi onartuak ziren. Ez zegoen, beraz,

36 Gallastegiren ideiak genero harremanei buruz zein ekimen horren inguruan ikusi, M. Ugalde

(1993).Op. Cit. :130-132 ; 134-135 orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!