26.08.2013 Views

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Feminismoak Soziologiari egindako ekarpenak 47

Baina, sexuen arteko borroka gizarte-klaseen arteko borrokara murriztu ezina

dela onartu arren, azken horri lehentasuna ematen diote. Feminismo

marxistaren baitan, egungo gizartearen funtsezko egitura kapitalista da, eta

bertan emakumeek zapalkuntza berezi bat pairatzen dute. Zapalkuntza horren

ondorioz, ordaindua den lanetik kanpo gelditzen dira eta, etxeko esparruan,

ekoizpen-harremanen ugalketa da egokitzen zaien rola. Kapitalismoa da etekin

gehien ateratzen duena emakumeen ordaindu gabeko lanetik, nahiz eta gizonek

ere zenbait etekin atera.

Feminismo-marxistak duen arazo handiena, zera da: Marx bera ez zela arduratu

emakumeek gizarte kapitalistan duten kokapenaz. Marxek erabiltzen zituen

kontzeptuak neutralak bailiran agertzen dira, baina egitatez sexistak dira. Berak

ez zuen ikusten, gizarte kapitalistetan emakumeek jasaten duten zapalkuntzamodu

berezia, eta ez zituen aztertu genero ezberdintasunak eta genero

ideologiak. "Lan-indarra" bezalako kategoria abstraktuak erabili arren, bere

analisiak erakusten du "ordaindua den gizonezkoen lan-indarraz" ari zela.

Familiari dagokionez, hurbilketa naturalista egin zuen.

Are gehiago, azterketa horrek ez du kontuan hartzen emakumeek etxeko

biziraupen ekonomikoari egiten dioten ekarpena; ez du ikusten ordaindua den

lan beragatik gizonek emakumeek baino diru gehiago irabazten dutela.

Feminismo-marxistak, marxismoak gizarte kapitalistaz egiten duen azterketa

gorde nahi du, horri emakumeen-menpekotasun egoerari buruzko azalpena

gehituz. Teoria feminista marxista egoki baten garapenerako abiapuntu gisa,

Engelsen lana aukeratu dute. Engels, familiaren jatorria eta kapitalismoaren

garapenaren arteko harremanak aztertzean, honako ondorio honetara heldu zen:

sistema kapitalistaren premiak familia nuklear burgesaren sorreraren oinarrian

zeuden, bereziki, gizonek beren legezko oinordekoei utzi egin nahi zien beren

jabetza. Engelsen arabera, gizonek ezkontzaren bidez kontrolatu nahi dituzte

emakumeak, horrela beren oinordekoak zein diren jakinen dutelako.

Emakumeen menpeko egoera kapitalismoaren onerako den zapalkuntza-modu

bat zen/da. Emakume oro, bai burges bai proletario den gizonarekin ezkonduz

gero, zapaldua da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!