26.08.2013 Views

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Feminismoak Soziologiari egindako ekarpenak 39

Azken urte hauetan, biderkatu egin dira generoa kontuan hartzen duten lan

soziologiko enpirikoak. Baina literatura horretan gehienek ez dute generoa

kategoria sozialtzat jotzen, gizabanakoaren ezaugarritzat baizik. Antolakuntza

sozialaren printzipio gisa baino gehiago, sexu desberdintasunak adierazteko

erabili da. Bizitza soziala aldagai neurgarri batzuetara murriztean, gutxiagotu

egiten da osotasunaren zentzua, zeina harreman sozialen-generoa barneulerkuntza

teorikorako funtsezkoa baita. Generoa erabiltzen da aldagai gisa eta

ez oinarrizko kategoria teoriko gisa, hain zuzen, ikuspegi feministen

irensketaren adibiderik argiena.

c) Feminismoaren bazterketa soziologia marxistan.

Soziologian generoaren erabilera desegokia izatea ez da izan soziologia

feministaren garapena geldiarazi duen arrazoi bakarra. Soziologiaren tradizio

nagusien baitan egon den baztertze joerak badu beste arrazoi bat ere. Azken

hau,-bereziki mingotsa eta, aldi berean, harrigarria- soziologia marxistaren

baitan gertatukoari dagokio. Bertan teorizazio feminista loratu den arren,

korronte nagusitik aparte eta harengan inolako eraginik sortu gabe.

Marxismoaren eta feminismoaren arteko harremanak, feminismoak beste

paradigma soziologikoekin izan dituen harremanak baino konplexuagoak eta

kontraesankorragoak dira.

Alde batetik, marxismoaren baitan, teoria feministak 'emakumearen arazoaren'

estatus tradizionalarekin segitzen du. Beste alde batetik, feministek teoria

marxista-feminista baten corpusa sortu dute, zeinak diskurtso marxista

nagusitik at dihardun gizarte zientzietan. Oro har, esan dezakegu pentsamendu

feministak eragin gutxiago izan duela soziologia marxistan teoria

soziologikoaren ildo nagusian baino. Ekoizpen-prozesuan kokaturiko oinarrizko

kategoria marxistak; hots, lana eta gizarte-klasea( lan eta ekoizpenarekin

gizonek dituzten harremanen arabera definituta), 'rolak' edo 'sistema sozial'

kontzeptuak baino androzentrikoagoak dira.

Posible da, kategoria marxistak erabiliz, 'emakumeak aztertzea', hau da, ikergai

gisa emakumeak hartzea. Adibide bat hartuta 'etxeko lanari' buruzko eztabaida

20 Friedan, B. (1963), The Funtcionalist freeze. honako artikulu honetatik harturiko aipamena: Stacey, J.

eta Thorne, B.(1985) The Missing Feminist Revolution in Sociology. Social Problems, 32, 4.zka Apirila.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!