30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

TESTUINGURUA

PREHISTORIAREN INGURUMARIA

16 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

1.

Baskoniarik ez zenean

GIZAKIA, ANIMALIAK, INGURUGIRO BALDINTZAK ETA ZIBILIZAZIOAREN OSAGAIAK

Euskal Herriko –prehistoriako aztarnategi aberatsenak dituen eskualdetako bat izanik– arkeologia eta

paleoantropologiako etengabeko ikerketen garapenak eta beraietan burutzen ari diren aurkikuntzek,

gure lurrean gizonaren lehen kokapen datek gero eta atzerago joanarazten gaituzte.

BEHE-PALEOLITIKOA. Berriki Atapuercan eginiko indusketek geografiko hurbilketagatik pentsa arazten dute

Euskal Herrian giza kokapena, Behe-Paleolitikora, 200.000 urte baino atzerago eraman behar dela. Orduan

bizi zen gizona Pithecanthropusa zen eta uroak, zaldiak eta oreinak ehizatzen zituen.

Haitz zabal gainetan (silex eta kuartzita) amanda-itxura eta ertz zorrotzeko bialdeak edo harrizko

aizkorak lantzen ditu.

Urruneko garai horietatik giza bizitzaren kokapena gure Herrian etengabekoa izan da. Baina, izaki

haien pentsamoldeari buruzko gure ezjakintasuna erabatekoa da.

ERDI-PALEOLITIKOA. Erdi-Paleolitikoko, Musteriense ere deiturikoan, oinarrizko tresnagintza baten lanketan

hasia zen gizakiaz, badakigu zerbait gehiago.

Giroa epela eta hezea zela ere badakigu; giro horrek “Neanderthaleko”deituriko gizakiari kobazuloetan,

haizpe babesetan edo baita aire librean ere bizitzen uzten ziola ere badakigu; baita errekuntza

erabiltzen zuela, sarrioak, oreinak, uroak, bisonteak, basahuntzak eta basa zaldiak ehizatzen zituela ere.

Gargarzako (Arrasaten) Lezetxikin bitxikeri hau ere gertatu da, errenozirontearen hezur batzuk azaldu

direla, aro glaziarraren amaieran desagertuko zen espezie batenak.

Gizakiak, animalia horiek ehizatzeko eta eguneroko bizitzako beste eginkizunetarako oinarrizko tresna

batzuk lantzen zituen, baina oraingoan landuagoak, hartxabal gainetan eginak (haitz baten muina

lantzerakoan saltatzen duten ezpalak). Tresna hauek, Gatxarria, Olha, Isturitze, eta batez ere J. Migel

Barandiaran eta Jesus Altunaren eskutik 13 ikerraldi izan dituen Lezetxiki deituriko kobazuloan izan dira

aurkituak. Karraskagailuak eta zeharkako ertza zuten aizkorak ziren; zentzu zehatz batetan esanda,

inolako arterik gabekoak.

Halaz ere, “garai horretako zenbait aztarnategietan, aurkitutako okre aloktonoak bezalako margo

pilaketengatik, kobazuloetara ekarri izandakoak alegia, uste izaten da beren gorputzak erritozko zenbait

jardueratarako margotu egiten zituztela”. Hitz egin ote daiteke jada, horren arabera, “body-art”

batetaz?

Garai horretako mailaketari dagozkio zenbait tresna bitxi-galena eta berunezko piezak, haitzezko

leiarrak (Dima ondoko Axiorren eta Lezetxikin). Ehorzketak egiten zituztela ere jakina da, non, gorpuaren

ondoan armak eta janariak jartzen zituzten; zeinarekin nolabaiteko erlijiozko sentiberatasuna, edo hil

ondorengo bizitzarekiko sinesmena aditzera ematen duten.

GOI-PALEOLITIKOA. Goi-Paleolitikora (30.000-10.000 K. a.) iritsi behar dugu gizaki haien gorpuzkeraz gainera,

beren bizimoduaz zerbait zehatzagorik ezagutzen dugula baieztatzeko.

“Homo Sapiens” edo baita “Cromagnon-eko gizakia” deiturikoaren aldia da. Giroa hotza zen (Würmiense

azken izoztea) Kantauri isurialdeko gizakia kobazuloetan bizi zen, herriko alderik beherenean

nahiago. Aurreko aldiaren antzekoa zen fauna eta ekonomi sistema ere bai. Bere elikatzeko moduan,

prehistoriako gizakiak itsaskitan, beste iturri berri bat topatzen du.

Teknikak ere aurrerapenen bat egina zuen. Harri ezpalen gaineko langintzari beste bat lotu zitzaion,

harri orrien gaineko langintza. “Kilo bat Silexekin 15 metroko ertz zorrotza egin zitekeen” (J. Altuna).

Bestalde, armaz hornitzeko, harriaz gainera, hezurra eta adarrak erabiltzen zituzten jada.

ARTEAREN DIRDIRA. Eman dezagun: Egun batean, une batez begiak argitu zitzaizkion hargin haietako bati

harraskatu berria zuen xaflaren gainean puntzoia sartu eta orein baten muturra marraztea otu zitzaion.

Bere ondoan zegoen tribu-kidea begira geratuko zitzaion eta agian, zer ote zitekeen hura galdegin zuen.

Hobe zitekeen xafla hobeto harraskatzea edo aizkora hobeto zorroztea. Azken batean, zertarako balio

zezakeen diseinu hil hark, garrantzia zuena animalia bizia bazen?.”Zertarako zen hura?”. “Homo faber”

hark, une batez “homo poeta” bihurtutako hark ez zuen galdera haren erantzunik. Bultzada bitxi bat

sumatu zuen, bere eguneroko ezinbesteko zereginetatik atera zuena. Eta kobazuloaren barruko airean

mamitua gelditu zen erantzunik gabeko galdera.

Eta galdera hark denboren kobazuloa zeharkatu eta bere oihartzunak milurteetan zehar iraungo

zuen: Zertarako da artea? Eta zertarako da lore baten usaina, eta ostargia, haur baten irribarrea?...

Zenbat erantzunik gabeko galdera!... Baina, puntzoi batez orain 30.000 urte markaturiko arrasto hura,

gizadia konposatzen hasi zen eta inoiz bukatuko ez zen sinfonia bikain baten lehen nota, lehen konpasa

zen: Arte abentura handiaren hasera zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!