30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOA

dira, baina denboraren zaharkitzea dela eta ezagutu ezinezko gaiak dituzte. Teknikaz berriz,

esku zakar bat erakusten dute, nahiz eta beste alde batetik lan osoa, XII. mende bete betearen

aurrekoa ez den erromaniko arteari dagokiona izan.

SAN ROMAN. San Roman ermita, tontor atsegin batetan dago kokatua eta ohiko eliza-barne

bakarra eta burualde laukizuzen eskemari jarraikitzen zaio. Harri-horma xumekoa da, harlanduak

ertzetan dituena. Estua izateak, hasiera hasieratik beharbada, zurez estaltzen utziko

zuen. Hegoaldetik egiten da sarrera, zortzi dobela handiz burututako arkuaz zurkaiztutako

hutsarte batetatik. Dena lanketa latzeko inposta baten gainean dago kokatua. Sartaldeko paretan

bi hutsarte daude. Baina, beharbada deigarrienak bere absideko bi leiho bikiak dira,

maineldunak, kanpoalderako isuri nabarmena dutenak; xumeak diren arku zorrotzak dituena

estalgarri. Bitxia da baita ere, tinpanoa eta inguruan dituen arkuak harlandu bakar batetan

landuak izatea.

ZUMETXAGAKO SAN MIGEL. Zumetxagako San Migelen ermita, kokapen erosoa, ingurune

latza eta estetikazko kalitatearengatik Bizkaiko erromaniko artearen maitaleek gehien bisitatzen

eta estimatzen duten tokia da.

Akitekturaz ohiko eskemari jarraikitzen zaio: Oinazal laukizuzena, eliza-barne bakarra eta

absidea ere laukizuzena. Bere prestaera hormarri txikiz osatua da ermitaren ertzetan eta hutsarteetan

harlanduz tartekatua. Horma gizenetakoa izan arren, sendogarri horma-bular batzuk

jarri behar izan zaizkio bere eraikuntza ondorenean. Jarraian doan inposta batetatik abiatzen

den kanoi ganga bat du barruan. Absidea karratua eta estua da (4 m. baino gutxiago) eta

puntudun kanoi erdi batez estalia da.

Badu leihate zoragarri bat turuta antzerako joeratxoa duena, bi arkutakoa, landare eta

gurutzaketa tailak dituena bata. Bi arku hauek zutabe gainetan daude, bata fuste laua duena

eta bestea apaindua; geometria alderako kapitelak nahiz eta bakarren batetan giza bururen bat

ikus daitekeen.

Hiru sarbide ditu ermitak. Interesgarriena hegoaldekoa da. Bi arkibolta lau dituen turuta-antzerako

joera duen atea. Kanpo aldekoena horma gainean atsentzen da eta besteak atezango

gainetan. Deigarri egiten da apainketarik ez ikustea. Arkiboltak zutitzen direneko zutabeek

hainbat tankeretako fusteak dituzte. Hauen arteko bik, geometriazko eta landarezko

nahasketak dituzte; besteak zestozkoak dira. Hainbat tankeretakoak dira bere kapitelak ere,

izan ere, batak giza aurpegia dauka eta besteetan hostotzak eta pinaburuak nagusitzan dira,

akantoak eta aldaskak dituztela. Barrio Lozak, kanpotik ikusita, leihotxo honen edertasuna

azpimarratzen du, “bai apainduria ugariengatik, herri estetikan hain sustraitutako gaiengatik

eta hain ongi gordea egoteagatik”. 58 Herri usaia handia bada ere, bere fuste zestozkoetan Arabarekin

(Estibalitz eta Argandoña) zerikusia baduela eta honekin batera euskal hargin talde

ibiltariak izan zitezkeela ere pentsatzera behartzen gaitu.

BAKIOKO SAN PELAIO. Bakioko San Pelaio elizak, Bermeotik askatu zenetik Bakio deitzen

zaiolarik (1927), Gaztelugatxeko San Joanera igo eta jaitsi ibiltzera behartuak zeuden jendeei

liturgia zerbitzu erosoago bat eskaintzeko balio izan zuen monastegia, 1053. urtean San Joan

de la Peñari emana izan zitzaion.

Zumetxagatik gertu dagoen San Pelaio betiko eskematan sartzen da, eliza-barne bakarra

eta abside laukizuzena. Eliza-barnea teilatu-zurez estaltzen da, eta absidea gangaz. Prestaketa

hare-harrizkoa da ertzetako harlanduez tartekatuta. Hormak metro batetakoak dira zabalean,

eta azken zaharberritzearen ostean itxura bikaina erakusten du.

Barruan garaipen arku zorrotz batek hartzen du eliza-barnearen zabalera osoa. Zarpadun

harroin euskarrietan babestutako zutabe erditan eusten da. Bere fustak ahulak dira, kapitelak

ez bezala, hostodun zestozko oso handiak baitira. Zimazio lau eta ez oso lodi batek nazelatutako

inposta garbi bat bideratzen du. Zabal samarra den absidea (4 m. eta erdikoa) turuta

antzeko leihate atsegin bat du, zutabe txikietan kokatutako arkuak, alde banatan bana eta

zestozkerazkoak dituena.

Atea.Ermitako sarrera bakarra sartaldeko eliza aurrean dagoena da. Turuta antzekoa da;

atearen arku aldetik kanpoalderako hiru arkiboltak lauak ditu; inposten bitartez zutabe ukondotutako

zutabeen gainetan kokatuta daude, fuste lauetan, eta berezitasun batekin, plinto

kubiko batzuen gainean lurretik tarte bat utziz daudela kokatuta. Kapitelek itxura latza dute,

beren diseinu bakarra profil okerrezko barne-barneraturiko ildoak dituela, nekazari giroko

egileak zirela nabarmen utziz.

EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!