30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

TESTUINGURUA

ERROMATARRAK GURE HERRIAN

66 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

3.

Erromatarren etorrera

Erromatarrak Iberiar penintsulan k. A. III. mendean sartuak ziren dagoeneko puniko gerratea zela eta.

Hurrengo hamarkadatan hispaniar lurraldeak hartze hau areagotzen joan zen eta I.ngo menderako Ebro

Erdi sakanera eta Baskoniara iritsi zen, modu bizian iritsi ere, Sertorio eta Ponpeioren arteko gerratea zela

eta.“Ebroren iparraldeko” herriei buruz antzinako geografoek, Estrabon, Pomponio Mela, Plinio eta Claudio

Ptolomeok eta Tito Livio, Salustio eta Julio Zesar bezalako historialariek, eta Silio Itálico poetak esaten

digutenetik atera liteke Ebro haranetik barrena edo Zeltiberia zeharkatuz, erromatar legioak, Baskonia

aldera hurbildu zirenean, lau tributan banatutako herri bat aurkitu zutela, Autrigoiak, Karistioak, Barduloak

eta Baskoiak izenez deitu zietenak; gure aroa baino lehenagoko azken milurtean zehar Penintsulan

sartuz joan ziren indoeuropar hizkuntzako jendeak aurreko mendeetan ekarritako eragina baldin bazuten

ere, berauen sustraiak guztiz definigarriak zirela.

BILAKAERA BATEN FASEAK

Euskal Herrian erromatarren barneratzeko lehen fasea Ekialdetik eta Hegoaldetik eman zen, K. a. II.

mendeko lehen bi hamarkadatan. Sempronio Graco, Ziteriorreko Gobernari (K.a. 180. urtean) izendatu

zutelarik, lurraldea “baketuz” Betikatik Zeltikara igo zen, Baskoniako mugetara iritsi eta Gracchurris (Alfaro)

sortu zuen, beranduago –inperio garaian– Baskoiekin bat egina izango zen hiria.

Bigarren fasea, Herriko urak zatitzen direneko hegoaldean eman zen, Hispania Ziteriorrean Sertorio eta

Ponpeioren arteko militar kanpaina bitartean, K. a. 76-72 aldian,Kantauria aldeko Iparralderantz erromatarren

balioen lehen foku hedapena sortu zelarik. Arerioen gudarosteari euste muga kokatzeko Ebro

haraneko bere erasoaldian, Sertoriok itunak sinatu zituen tribu batzuekin eta aurre egin zien beste batzuei;

Baskoien lurraldea zeharkatu zuen eta Beroiak eta Autrigoiak eraso zituen. Ponpeiok berriz, 76-75

eko negua Pirinioak eta Ebro artean pasa zuen Sertorioren joan etorriak zaintzen; hurrengo urtean bere

kuartela baskoien lurraldean kokatu eta Ponpaelo sortu zuen, lehendik bazen oppidum baten gainean,

estrategiaz garrantzizkoa zena, Pirinioetako igarobidea ziurtatzen baitzuen.

Barneratzeko hirugarren fasea Akitanian eman zen K. a. 56an P. Craso, Zesarren ordezkoak hegoaldeko

Galiarren eskualde hau menperatzeko zenbait kanpaina hasi zituenean, bertan Augustoren aldira

arte erreboltarien gotorlekuei eutsi egin zitzaien, Baskoniako Iparraldean (K. a. 27-26 ean) Mesala Corbinoren

eskuartzea eraginez eta baita gerora Augusto beraren etorrera (K. a. 26-24 ean) ere, atzerapenik

gabe Kantabriar gerrateak hasteko.

Hiru aldi hauek erromatarren barneratzearen faseak bezala hartu behar dira.Baina bistakoa da, gure

aroaren lehen mendeetan Erromatarren Inperioaren historiako gora beherek badutela eraginik Erromak

hartutako lurraldeetan eta aldaketak ematen dira beren aztarnategietan eta horren ondorioz baita

zenbatekoan, izaeran eta gure arkeologiari eragingo dieten datuen kalitatean ere.

ERAIKUNTZAK ETA KOMUNIKABIDEAK

Erromatarren garaiko arkeologia aztarnek diotenez, Augustoren Inperioaz geroztik jadanik, flabiar

dinastiaz geroztik batez ere, Erromak bereganatutako lurren balio geoestrategiko eta ekonomikoaren

ezaguera hartzen duela eta Hispaniaren Iparraldean kokatu eta bertatik giza eta material baliabideak

ateratzea erabakitzen duela. Horrela adierazten zaigu kostaldeko zenbait herrik, Galiarekin Erromak

izango zituen salerosketarako ainguratoki bezala, burutu zezakeen egitekoaren garrantzia: Flavióbriga

(Castro Urdiales), Foruan Gernikako itsasadarra, eta Bidasoako ugaltarana (Oiasso), Bizkaiko Somorrostro

eta Gipuzkoako Arditurri meatzeei irteera emanez.

Historialarien idatziak irakurriz eta arkeologia aztarnak begiratuz ondorio honetara berehala iristen

gara, alegia, erasotzaileen militar eta politiko presioei aurre gogor egin gabe, Baskoniak erraz eman zuela

amore, zati batetan bederen, urak zatikatze marraz azpialdeko hegoalde eta sortaldean, alegia, gainerako

hispainiar 1 geografian oso garatua zegoen erromanizatze ibilbidearekin elkartuz. Sortaldetik K. a. II.

mende ondoren, erromatarren baimenarekin (eta senatugintzako baskoien laguntzaren sari modura

seguruenik) Baskoien mugitze bat gertatu zen Suessetarren lurraldeetan barrena Jazetaniaren hegoaldean,

(Cinco Villas deritzan eskualdea gaur egun) gaur toponimiak adierazten digunez.

Okupatutako lurraldea kanpokoarekin lotzeko eta tropen eta beste edozein ondasunen ibilbidea

errazteko, komunikabideak sortuz joan ziren, eta bereziki Asturica Augusta (Astorga) Burdigalarekin (Burdeos)

iparraldetik eta Tarracorekin (Tarragona) sortaldetik elkartuko zituen galtzadak eraiki ziren. 2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!