30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA

46 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

El Sotillotik datorren ezkila-formako katilua zoragarria iruditzen zaigu, bere inguruko jokoen

balioa areagotuz, geometria irudiz tarteka zituen ebakiduretako pasta zuria galdu aurretik,

bereziki dotorea izan behar zuena eta azken batean, profil soil baten xarma gordetzen du, erritozko

distirarena antzo.

Ezkila-formako profil irekikoa da Sorginaren Txabolatik (Chabola de la Hechicera) ateratako

edontzi txikia, sarezko inguruketak, puntu, marra eta erronbo guneak txandakatuz sabelalde

osoa estaliz.

ZERAMIKAKO KAXAK. La Hoyako ontzigintzako bilduma joritik, arte historialariaren begirada,

bere forma eta profil ugaritasunak erakartzen du eta ugaritasun horretatik aukeraketa bat egin

behar izanez gero, berorren bikaintasun bezala azpimarratuko genituzke lau hanka gainetako

zeramikazko kaxa ospetsuak. Mende batzuk beranduago, euskal etxe tradizionaletan erabili eta

apaintzeko ziren kutxa haien ebaketa eta mozketa banda paraleloetan eta kontrastean puntu,

marra, singi-sanga eta triangeluez apainduriko edertasuna ekarriko digute gogora kaxa hauek.

Neolitiko garaiko zeramiken apainketa urri eta landu gabekoak ez badu arte historialariaren

arreta zirikatzen, ezin esan daiteke gauza bere edergarritarako gauzakiez, non, sarrienetan apaingarritasun

asmoa bera den, bakarra ez bada ere, nabariena, erabileraren ondoan garrantzi handiz

datorrelako.

5. Hormirudiak eta grabatuak

Ez da eginkizun xamurra Burdin Aro eta Brontze Aroaren arteko mugak finkatzea. Bestalde,

postpaleolitoko pinturek oso gutxitan ematen dituzte kronologia nabarmenak. Berrienak Burdin

Aroan eta erromanizazio aldian kokatu litezke. Baina, zenbaitzuk badira Solakoba eta Kortesen

Brontze aldiraino eta baita, ikerlari batzuek ustetan, Neolitikoraino ere eraman beharko

liratekeenak. 42

Estilizazioak eta eskematizazioak

Hormetakoak diogu eta ez haitzetakoak, aipatuko ditugun pintura eta grabatu apurrak kobazuloetan

aurkitzen direlako; badira haizpe babesetan aire librean eta berriki miatu ditugun horma

eta bizitokietan ere, Nafarroako Kortesetan gertatzen den bezala.

Ordenamendu formal eta estilistiko bati jarraituz, oraingoz badaezpadazkoa besterik ez den

eta eztabaidagarri eta litekeenaren alorrera eramaten gaituen kronologia arazoa utzi eta, has gaitezen

estilizazioak bezala aipatzen ditugun aztarnak aurkitu izan diren lekuak izendatzetik.

Solakoba

Jokano herriko Lacozmonteko Solakoban, 1961. urtean J.M.Barandiaran jada, bere lehen

probak egiten hasi zen, gerora indusketa zenbait kanpaina A. Llanosekin burutu bazituen ere.

Delako kobazulo honetan zazpi maila ere izendatu dira, Brontze Arotik erromanizaziora arte

doan denboraldi luze bati dagokiolarik.

Azken Brontze alditik erabilia den kobazulo bat da, baina, K.a. 700etik K.o. 300 bitartekoa

izan litekeen aldian bertan behera utzia izan zena. Kanpotik nekez ikusi daitekeena eta malkar

arrokatsu batetan kokatua den kobazulo hau Apellanizen ustetan, kultura desberdina zuten

kastroetako biztanleetatik gordetzeko babeslekua izan zitekeen.

Litekeena da, kobazulo hau bizitoki ez izatea, eta giza errautsik aurkitu ez badute ere, erritozkoak

izan zitezkeen suen arrastoak azaltzen dira. Kobazuloa erlijio ospakizunetarako erabilia

izan zitekeen, eta zentzu honetan ulertu beharko lirateke hormatik askatuta gaur egun blokeetan

ikus daitekeen edergarriak. Grabatu apur batzuk badaude, baina, pinturak dira gehien azaltzen

direnak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!