30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA

20 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

nabarmenak diren pieza batzuk. Euskal Herriko kobazuloetan aurkitutako arte higikorreko

gauzen azaleko deskribapen eta zerrenda ikus daiteke, figuratibo motiboak eta apaingarritarako

soilik zirenak bereiziz, Ignazio Barandiaranek, 1965.eko Sinposiumean, Euskal Prehistoria eta

Etnologia Arazoei buruz oso irudi didaktikoekin aurkeztutako ikerlanean. 7 Harrezkero, arte

higikorraren emaria azaltzen eta nabarmenki handiagotzen joan da eta sailkapen lan bikainak

agin ahal izan dira. 8

Higikor artearen ondare handi honetan bereizi beharko lirateke:

- Berroberriako (Urdax) aztarnategian, zenbait grabatu dituen eta beroien artean orein buru bat

bere adar eta guzti landutako orein adarrezko zizel bat,

- orein grabatuzko harkoskor sail bat Aitzbitarten (Errenterian),

- kuartzitazko errekarri bat lau hankako (azeriak?) bi irudi erakutsiz Santimamiñen,

- adar zati bat “xehatutako” zenbait zaldien irudi dituena (euskarriaren bi alderdietan) eta zenbait

abelgorri buruekin Lumentxan (Lekeition),

- beste zaldien zirriborro irudiak Urtiaga eta Ermittia (Deban) eta Lumentxan, 9

- eta ahuntzak Bolinkoban (Abadino), elur-oreina izan litekeena Urtiagan.

Baina egiaz benetako artelan direnak, bi gauzaki higikor dira, gipuzkaldeko kobazuloetan

azaldutakoak.

DORRE KOBAZULOTXOKO HEZURRA. Oiartzungo Dorre kobazulotxoan zanga baten kubitoan

zazpi irudi bikain azaldu dira, nahiz eta osoak ez izan, bi lerrotan kokatuak: goialdean, orein bat,

zaldi bat eta ahuntz bat; behealdean, sarrio bat, uro bat, ahuntz bat eta antropomorfo bat.

Agerpen honen ondoan zeinu ugari azaltzen dira animali irudiekin antolatuz. Pieza hau bere

ingurune arkeologikotik kanpo azaldu da, kobazuloan prehistoriako aztarnategiren bat ba ote

zegoen jakiteko azaleko miaketa bat egitean. Eta Joxe Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak

adierazi zuten bezala, bere azterketan, Azken Madeleine aldiari dagokiola omen dirudi eta iparpiriniar

eskolari hobeto uztartzen omen zaio Santander eta Asturiaskoari baino. Gainera pieza

honek Juan M. Apellanizi ideia bat eman dio, alegia, Isturitzeko azagaia baten egile berarena

izan litekeenarena. 10

EKAINGO XAFLA. Bigarren pieza bikainetako bat Ekaingo kobazuloan Azken Madeleine mailan

(K. a. 10.000) azaldutako xafla da, hiru irudi grabaturik zituela: basahuntz bat, trazu sakonean

landua; orein baten burua, lepoa eta adarra, trazu finago batez landua; eta zaldi bat, mutturra

eta gorputz aurrealdea besterik diseinatzen ez zaiona. Gaur ezagutzen ez den esanahi bat

duen “hirukoa” zalantzarik gabe. Grabatu hauek ere piriniar eskolarekin ere hobeto uztartzen

dira.

Kronologia ikuspegi batetatik, esan liteke Kantauri aldeko arte higikorraren ugaritasun handia

Goi Paleolitikoaren azken bost milurteko eta Mesolitiko alderako igarobidean kokatzen

dela, alegia, Madeleine III. alditik Aziliensera: K. a. 13.500etik 8.500era. 11

Isturitzeko altxor higikorra

Isturitzeko (Lapurdi) kobazuloko aurkikuntzak, euskal paleolitiko arte higikorreko aztarnategian

azaldutakoak, itzal handieneko eta enblematikoenak dira, eta europarren mailan ospetsuenetako

bat. Bestalde, Euskal Herriko beste aztarnategiekin homogeneotasun gutxienekoa

dugu.

Orain mende bat baino gehiago (1885) aurkitua da, Nafarroa Behereko Isturitze eta Arberoueko

San Martinen tartean. Indusketa nagusiak Emmanuel Passemardek egin zituen 1913 tik

1922 ra bitartean, eta 1928 tik 1956ra berriz Saint-Périer kondeek ere. Materialak zoritxarrez,

oso sakabanatuak daude museo eta bilduma partikularretan; eta zatirik txikiena, eta gainera ez

inola ere esanguratsuena, pasa da Baionako Museora.

Aurreago esan dugun bezala, Isturitzeko aztarnategiak oso kultur maila garrantzizkoen segidak

dauzka, musteriense mailetatik hasi eta, erromatar, Erdi Aroko eta baita geroagokoak ere.

Hauen artean, badira, Goi Paleolitiko aldiko hamar maila gutxienez, guztiak ere harrizko eta

hezurrezko ostilamendu pila ugari dutenak. 12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!