30.04.2013 Views

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA

38 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

- Abstrakzioa. Azkenik, irudi abstraktuak dira Lizitin (Ardagoya) aurkitutako puntuak, marrak,

gurutzeak eta angeluak eta Urratxa IIIan (Orozko, Bizkaia) margotutako ertzekoak.

Artelanen esanahiak

Nolako zentzua eman behar zaie aldaketa estilistiko hauei? Francisco Jordá Cerdá-ren iritziz,

Neolitiko bitarteko eskematismoaren hedapena, kronologikoki megalitismoarekin uztartu behar

da. Idazle honek hipotesi bat kanporatzen du, alegia, Ekialdean ez bezala, non gizarte hiritartu

alderako garapen egiten den, Sartaldean, larrez larreko artzainen eta ehiztarien gizarte bat

azaltzen da, abeltzaintza eta hedadurazko nekazaritzan oinarritua. Komunitate zentzu bat gailentzen

da, bai taldekako ehorzketatan eta bai beren megalitoetan, elizarik ez dutela eta beren

sinismena, idoloetara –ehorzketakoa, inpertsonala eta eskematikoa– jotzen duen forma erlijiosoetan

sustraitua dago, gizakia eta harantzagokoaren arteko harremanetako elementu bezala hartuz.

16 Geldialdi bat egin dezagun, beraz, Baskonian megalitikoaren gertakaria ingurugiroaren

arloan deskribatzeko.

2. Habitat edo ingurugiroaren garapena

Bizimodua eta arkitektura

Bistakoa den bezala, prehistoriako gizakiaren ingurugiroak badu zerikusirik arkitekturaren

historiarekin. Gizakiak arkitekturarekiko izan zuen lehenengo bultzada, babeslekuaren premiagatik

sortua izan zen: bizi eta biziraun ahal izango zuen lekua, izadiaren indarren kontra,

animalia basatien eta beste gizonengandik babesteko lekua. Babesleku hau izadian bertan topatu

zuen: kobazuloak eta haizpeko babeslekuetan; baina, berehala bere buru-argitasuna helburu

horretan jarriko zuen, babes espazioak sortuz, berak funtsean menderatzen zituen material hauekin

(egur, buztin eta harriak).

Nahiz eta kobazulo eta haizpeko babeslekuetan bizitzen Epipaleolitoan eta Neolitoaren hasieran

oraindik ere jarraitu, zenbait milurtekotan, alegia, euskal lurraldeko zenbait gunetan aire

librerako joera nabari da jada neolitiko garaian bertan. Eta naturala da delako babes eta defentsarako

kokapenak, egitura korapilatsuetan garatzen joateko joera.

Demografia hazkundeak eta beste gora beherek etxearen –borda, etxola edo txabola– eraikuntzaren

beharra senti arazi zuten, pixkanaka, eraikuntza sendoagoen aldera garatuko zirelarik.

“Denboraren iragaiteak, egiturak berak eta erabilitako materialak berak gauzatu dute ia erabateko

desagertzea, onenean, zoruaren aztarna besterik ez geratuz”. 17 Epipaleolito eta Neolito

aldietan “eraikuntza” edo hirigintza modu horretan izandako guztia desagertu egin da, beren

material eta tekniken ahultasun eta hauskortasunagatik, zalantzarik gabe. Berri txiki batzuk, La

Renke, Berniolloko (Araba) aztarnategiak eman dituen aztarnetatik atera ahal izan dira, delako

herrixka multzoaren sorrera Neolitiko aldian eman eta Eneolitora arte iraungo zuelarik.

Euskal gizonak K.a. II. milurtekorako ikasia zuen metalak erabili eta urtzen. Brontze Aroa

zen (K.a. 1.600). Nafar-arabar lautadako gizona bereziki, izadiaren aldiak hobeto ezagutzen

hasia zen, denborarenak, urtearenak, alegia. Nekazari bihurtu zen: Erein egin zuen, uzta bildu

eta berriro erein egin zuen. Euria eta hotza iristen zen, baina dena berriro bero eta argitsu izaten

zen. Begiek ez zuten gosez bilatzen ehiza; zerura ere begiratzen zuten, uraren eta beroaren iturrietara.

Izarrak eta ilargia bizitzarako funtsezko gertakari, aurreikusi zitezkeen gertakarien zeinu

bezala balio zuten. Bizimodua egonkor bihurtu zen. Lehengo ehiztaria egoneko, sedentario

bihurtu zen. Garai honetakoak ziren, Burdin Aroa baino lehenago Euskal Herriko alderdi batzuetako

indusketek ezagutza nahiko zehatzak eman dizkigute, kokaleku apaletan antolaturiko

herrixkenak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!